berria.info

Ostirala, 2009ko abenduak 4.

Irudia. Hernani (Gipuzkoa).

KIROLHARRIAREN ALDEKO AFARIA.

JON URBE/ARGAZKI PRESS.

KirolHarria ekitaldiaren aldeko afariaren aurkezpena egin zuten atzo, Hernaniko Txantxangorri elkartean (Gipuzkoa).Afaria, abenduaren 10ean eginen da. Aurkezpenean egon ziren hainbat kirolari -haien artean, Mikel Aranburu eta Eñaut Zubikarai futbolariak, eta Asier Olaizola eta Oier Mendizabal pilotariak-, eta afariko sukaldariak. Kirolharriaren atxikimenduen aurkezpena astelehenean eginen dute, Durangon (Bizkaia). Argazkian, atzoko aurkezpena.

© berria.info