ZUBI FORALA NAZIOARTEKO IV. XAKE TORNEOA.

 

FIDE ELO-RAKO BALIAGARRIA DEN XAKE TXAPELKETA IREKIA (A), FIDE ELO-KO 2.000 ETA 2.250 PUNTUREN TARTEAN DAUDEN JOKALARIENTZAT.

 (2009.go abenduaren 1etik 8ra jokatua).

 

Uharte-Iruñean (Nafarroa) jokatu zen, Don Carlos Hotelean. Antolatzailea: Orvina Xake Taldea. Laguntzailea: Nafarroako Kutxa.

Diru babesleak: Don Carlos Hotela, Linser, NTV Logistica, SIP Logistics, Permar Navarra, Logistica & Garraioa Vicarli, Startelevator, Santesteban Ateak Elkarte Mugatua, Antunez Osoko Ekipamendua, Olave Erretegia eta Arga Grafikagintza.

8 jardunalditako sistema suitzarra erabili zen.

 

            AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Javier Corral Sierra (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.072 FIDE elokoa) – 7 puntu.

2)    Daniel Zamarbide Iñarrea (Nafarroa, Euskal Herria) (2.155) – 5’5 puntu.

3)    Egoi Hernandorena De la Cruz (Nafarroa, Euskal Herria) (2.022) – 5’5 puntu.

4)    Jose Luis Olazagoitia Rodriguez (Nafarroa, Euskal Herria) (2.189) – 5 puntu.

5)    Norberto Angeleri Rodrigo (Espainia) (1.919) – 5 puntu.

6)    Antoine Berube (Kanada) (2.122) – 5 puntu.

7)    Gonzalo Mombiela Martinez (Nafarroa, Euskal Herria) (2.138) – 4’5 puntu.

8)    Francesc Fernandez Lozano (Espainia) (2.109) – 4 puntu.

9)    Juan Carlos Mundaca Alvarez – 4 puntu.

10) Adrian Leranoz Zabalza – 3’5 puntu.

11) Pedro Viñal Gutierrez – 3’5 puntu.

12) Alfonso Cemborain Oricain – 3’5 puntu.

13) Gregorio Sola Plaza – 3’5 puntu.

14) Jose Manuel Lopez Orois – 3 puntu.

15) Iñaki Rebole Arbea – 3 puntu.

16) Roberto Monje Peinado – 3 puntu.

17) Miguel Angel Saenz Narciso – 2’5 puntu.

18) Jesus Luis Aguinaga Ruiz – Puntu bat.

 

            USTEKABEZ BETERIKO TXAPELKETA.

 

            Pronostikoek huts egin zuten eta, horren ondorioz, Torneoa amaituta mugimendu handia izan zen jokalarien eloetan.

 

            Norberto Angeleri bosgarren geratutako espainiarrak jauzirik handiena egin zuen: 80 puntu irabazi zituen.

 

            Javier Corral Sierra gipuzkoarrak, Torneoa irabazteaz gain, ia 51 puntuko irabazia izan zuen eloan.

 

            Egoi Hernandorena hirugarren sailkatuak 23 puntu irabazi zituen.

 

            Antoine Berube kanadarra seigarren geratu zen eta ia 18 puntuko irabazia izan zuen.

 

            Jardun bikain horiek beste jokalari batzuek ordaindu zuten: Pedro Viñalek 13 puntu galdu zituen; Jesus Luis Aguinagak, 29; Iñaki Rebolek, ia 33; Miguel Angel Saenz Narcisok, 33’5; Jose Manuel Lopez Oroisek, 34.

 

            Izan ere, eloetan iraulketa handia gertatu zen.

 

            Bosgarren txandaren ondoren, horrela zegoen sailkapena: Javier Corral, 4’5 puntu; Jose Olazagoitia, 4; Adrian Leranoz eta Norberto Angeleri, 3’5; Gonzalo Mombiela eta Pedro Viñal, 3.

 

            Seigarren txandako emaitza batzuk: Jose Olazagoitia – Javier Corral, 0-1; Adrian Leranoz – Norberto Angeleri, 0-1; Gonzalo Mombiela – Juan Carlos Mundaca, 1-0; Antoine Berube – Pedro Viñal, 1-0.

 

            Horrela geratu zen sailkapena: Javier Corral, 5’5 puntu; Norberto Angeleri, 4’5; Jose Olazagoitia eta Gonzalo Mombiela, 4; Adrian Leranoz, Daniel Zamarbide, Egoi Hernandorena eta Antoine Berube, 3’5.

 

            Zazpigarren txandako emaitza batzuk: Norberto Angeleri – Javier Corral, 0’5-0’5; Gonzalo Mombiela – Jose Olazagoitia, 0’5-0’5; Adrian Leranoz – Antoine Berube, 0-1; Daniel Zamarbide – Alfonso Cemborain, 1-0; Pedro Viñal – Egoi Hernandorena, 0-1.

 

            Partida baten faltan, horrela zegoen sailkapena: Javier Corral, 6 puntu; Norberto Angeleri, 5; Jose Olazagoitia, Daniel Zamarbide, Egoi Hernandorena, Antoine Berube eta Gonzalo Mombiela, 4’5.

 

            Azkeneko txandako emaitza batzuk: Javier Corral – Gonzalo Mombiela, 1-0; Norberto Angeleri – Daniel Zamarbide, 0-1; Antoine Berube – Jose Olazagoitia, 0’5-0’5; Egoi Hernandorena – Adrian Leranoz, 1-0 (jokatu gabe).

 

            Beraz, atzetik etorrita, Daniel Zamarbide eta Egoi Hernandorena bigarren eta hirugarren egin zuten. Jose Olazagoitiak laugarren postua kendu zion Norberto Angeleriri eta Gonzalo Mombiela zazpigarren geratu zen. Francesc Fernandezek, pieza beltzekin, Gregorio Sola gainditu zuen eta azkeneko saria eraman.

 

            SARIAK.

 

Javier Corral Sierra txapeldunarentzat: 500 euro, trofeoa eta Nazioarteko Maisuaren norma lortzeko Zubi Forala V Txapelketa Itxian parte hartzea dohainik.
Daniel Zamarbide Iñarrea txapeldunordearentzat: 350 euro.
Egoi Hernandorena De la Cruz hirugarrenarentzat: 250 euro.
Jose Luis Olazagoitia Rodriguez laugarrenarentzat: 150 euro.
Norberto Angeleri Rodrigo bosgarrenarentzat: 50 euro.
Antoine Berube seigarrenarentzat: 50 euro.
Francesc Fernandez Lozano zortzigarrenarentzat: 50 euro.
Gonzalo Mombiela Martinez Orvinako lehenengo jokalariarentzat: 100 euro.
 

            TORNEO HONEN HISTORIA.

 

            2006an, Zubi Forala I. Torneoan: Eduardo Burguete Archel (Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Daniel Zamarbide Iñarrea (Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Gorka Argandoña Salinas (Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

            2007an, Zubi Forala II. Torneoan (FIDE eloko 2.100 baino gehiagokoentzat): Alvaro Perez De Miguel (Araba, Euskal Herria), garaile; Gustavo Jimenez Martin (Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Joaquin Antunez Riezu (Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

            2007an, Zubi Forala II. Torneoan (FIDE eloko 2.100 baino gutxiagokoentzat, D multzoan): Rafael Ruiz Escobar (Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Jesus Luis Aguinaga Ruiz (Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Amaia Iza Abete (Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

            2007an, Zubi Forala II. Torneoan (FIDE eloko 2.100 baino gutxiagokoentzat, E multzoan): Axel Roviralta Montero (Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Roberto Monje Peinado (Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Gregorio Sola Plaza (Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

            2007an, Zubi Forala II. Torneoan (eskola adineko jokalarien sustapenerako): Aritz Mancha Otano (Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Joseba Otano Villanueva (Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Aritz Idiazabal Troyas (Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

            2008an, Zubi Forala III. Torneoan (FIDE eloko 2.000 baino gehiagokoentzat, C multzoan): Mariano De Pablos Fernandez (Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Gonzalo Mombiela Martinez (Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Adrian Leranoz Zabalza (Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

            2008an, Zubi Forala III. Torneoan (FIDE eloko 2.000 baino gehiagokoentzat, D multzoan): Daniel Zamarbide Iñarrea (Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Roberto Monje Peinado (Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Juan Bosco Prats Rodriguez (Herrialde Katalanak), hirugarren.

 

            2008an, Zubi Forala III. Torneoan (FIDE eloko 2.000 baino gutxiagokoentzat): Adrian Ortega Lopez (Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Javier Perez Marchal (Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Manuel Jesus Conde Chijeb (Espainia), hirugarren.

 

            2008an, Zubi Forala III. Torneoan (eskola adineko jokalarien sustapenerako): Marina Sevilla Subiza (Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Jesus Maria Oyaga Valencia (Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Pablo Urriza Iricibar (Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

2009-12-08.

 

            Iturria: Orvina Xake Taldea.