ZUBI FORALA NAZIOARTEKO IV. XAKE TORNEOA.

 

NAZIOARTEKO MAISUAREN NORMA LORTZEKO XAKE TXAPELKETA ITXIA.

(2009.go abenduaren 1etik 8ra jokatua).

 

Uharte-Iruñean (Nafarroa) jokatu zen, Don Carlos Hotelean. Antolatzailea: Orvina Xake Taldea. Laguntzailea: Nafarroako Kutxa.

Diru babesleak: Don Carlos Hotela, Linser, NTV Logistica, SIP Logistics, Permar Navarra, Logistica & Garraioa Vicarli, Startelevator, Santesteban Ateak Elkarte Mugatua, Antunez Osoko Ekipamendua, Olave Erretegia eta Arga Grafikagintza.

 10 jokalari 9 jardunalditako Liga batean aritu ziren.

 

            AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Jonathan Cruz (Peru) (2.343) – 7’5 puntu.

2)    Ruslan Pogorelov (Ukrania) (Maisu Handia) (Iruñeko San Juan taldekoa) (2.465) – 6’5 puntu.

3)    Karen Movsziszian (Armenia) (Maisu Handia) (2.541) – 5 puntu.

4)    David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (FIDE Maisua) (2.340) – 4’5 puntu.

5)    Iñigo Martin Alvarez (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.236) – 4’5 puntu.

6)    Daniel Forcen Esteban (Espainia) (FIDE Maisua) (2.327) – 4’5 puntu.

7)    Alain Fayard ((Frantzia) (FIDE Maisua) (2.253) – 3’5 puntu.

8)    Mark Lyell (Ingalaterra) (FIDE Maisua) (2.245) – 3’5 puntu.

9)    Daniel Moreno Gracia (Espainia) (FIDE Maisua) (2.323) – 3 puntu.

10) Sergio Navarrete Delgado (Nafarroa, Euskal Herria) (2.241) – 2’5 puntu.

 

            FIDE ELO-AREN ALDAKETA.

 

1)    Jonathan Cruz (Peru) (2.343): 42’6.

2)    Iñigo Martin Alvarez (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.236): 18’3.

3)    Ruslan Pogorelov (Ukrania) (Maisu Handia) (Iruñeko San Juan taldekoa) (2.465): 2’3.

4)    Mark Lyell (Ingalaterra) (FIDE Maisua) (2.245): 1’5.

5)    Daniel Forcen Esteban (Espainia) (FIDE Maisua) (2.327): 0’6.

6)    Alain Fayard ((Frantzia) (FIDE Maisua) (2.253): 0’2.

7)    David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (FIDE Maisua) (2.340): -2’1.

8)    Sergio Navarrete Delgado (Nafarroa, Euskal Herria) (2.241): -12’4.

9)    Karen Movsziszian (Armenia) (Maisu Handia) (2.541): -20’7.

10) Daniel Moreno Gracia (Espainia) (FIDE Maisua) (2.323): -21.

 

            JONATHAN CRUZEN ERAKUSTALDIA ETA IÑIGO MARTINEN LAN ONA.

 

            Jonathan Cruz perutarrak Torneo ikaragarria egin zuen: 6 garaipen eta 3 berdinketa. Ruslan Pogorelov eta David Astasio izan ziren berdinketa egin zioten bakarrak lehenengo 8 partidetan. Azkenekoan, dena erabakita zegoenean, Alain Fayardek ere bai.

 

            Nazioarteko Maisua izateko 3 norma aurretik irabaziak zituenez, berarentzat Torneoaren balioa izan zen eloko puntuak pilatzekoa. 2.400 puntu harrapatzea beharrezkoa da Nazioarteko Maisua izateko.

 

            Iñigo Martin donostiarraren Torneoa ere azpimarragarria izan zen. Azkeneko partida galdu zuen Daniel Forcenen aurka eta hirugarren postua joan zitzaion hor. Dena den, eloko 18 puntu irabaztea oso ongi dago.

 

            Alderantzizkoa izan zen Karen Movsziszian eta Daniel Morenoren jarduna. Armeniarrak elorik altuena zuen. Hirugarren geratu arren (5 puntu eskasekin), elo galera garrantzitsua izan zuen (ia 21 puntukoa). Beste hainbeste galdu zuen espainiarrak. Seigarren zerrendaburua izanik, azken aurrekoa bukatu zuen, 3 puntuz.

 

            Hiru partiden faltan, Jonathan Cruzek 5 puntu zituen, Ruslan Pogorelovek 4’5 eta Karen Movsziszianek 3’5.

 

            Jonathan Cruzek, beltzekin, Iñigo Martinen jardun ona moztu zuen: 0-1. Ruslan Pogorelovek, baita ere beltzekin, berdinketa besterik ez zuen lortu Alain Fayard frantziarraren aurka. Karen Movsziszianek, zuriekin, Sergio Navarrete gainditu zuen eta burura hurbildu.

 

            Bi partiden faltan, Jonathan Cruzek 6 puntu zituen, Ruslan Pogorelovek 5 eta Movsziszianek 4’5.

 

            Zortzigarren txandan armeniarraren aukerak aienatu ziren, lider perutarraren aurka galdu egin baitzuen. Ruslan Pogorelovek, beltzekin, emaitza eskasa lortu zuen Daniel Morenoren aurka: Berdinketa. Horrela Torneoa erabakita geratu zen.

 

            Jonathan Cruzek 7 puntu zituen; Pogorelovek 5’5; Movsziszianek, 4’5.

 

            Azkeneko txandako emaitza batzuk: Alain Fayard – Jonathan Cruz, 0’5-0’5; Ruslan PogorelovSergio Navarrete, 1-0; Karen Movsziszian – David Astasio, 0’5-0’5.

 

            Azkeneko sailkapenean: Jonathan Cruz, 7’5 puntu; Pogorelov, 6’5; Movsziszian, 5; David Astasio, Iñigo Martin eta Daniel Forcen, 4’5.

 

            David Astasio arabarrak puntu erdia soilik eskuratu zuen lehenengo hiru txandetan. Gero, hobetu zuen bere lana eta 6 puntutik 4 irabazita, laugarren geratu zen. Dena den, gutxigatik izan bazen ere, ez zion bere eloari eutsi.

 

            Sergio Navarrete iruindarrak ongi hasi zuen Txapelketa (3tik 1’5), baina itzaltzen joan zen gero, 2’5 puntuz amaitzeko. Eloko 12 puntu galduta, eta azkena geratuta, ezin da ontzat eman egindakoa.

 

            Ruslan Pogorelov San Juan taldeko jokalariak bere mailari eutsi zion, distira berezirik gabe. Bigarren geratuta ere, Jonathan Cruz gehiago estutzeko aukera galdu zuen zazpigarren eta zortzigarren txandetan, maila gutxiagoko jokalariekin berdintzean. Dena den, postu ona.

 

            TORNEO HONEN HISTORIA.

 

            2006an, Zubi Forala I. Torneoan: Mohamed Tissir (Maroko), garaile; Aimen Rizouk (Argelia), bigarren; Jaime Alexander Cuartas (Kolonbia), hirugarren. Miguel Navarro Ciak Nazioarteko Maisua izateko bere lehenengo norma eskuratu zuen.

 

            2007an, Zubi Forala II. Torneoko VI. Mailan: Cristhian Cruz Sanchez (Peru), garaile; Unai Garbisu De Goñi (Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Nikolai Ninov (Bulgaria, gaur egun Iruñeko San Juan taldekoa), hirugarren. Cristhian Cruz Sanchez Nazioarteko Maisua bihurtu zen, hirugarren norma eskuratuta. Joaquin Miguel Antoli Royok Nazioarteko Maisua izateko bere bigarren norma eskuratu zuen.

 

            2007an, Zubi Forala II. Torneoko V. Mailan: Roi Reinaldo Castiñeira (Galizia, gaur egun San Juan taldekoa), garaile; Jurijs Mihailovs (Letonia), bigarren; Aimen Rizouk (Algeria), hirugarren. Jurijs Mihailovsek Nazioarteko Maisua izateko bere bigarren norma eskuratu zuen.

 

            2008an, Zubi Forala III. Torneoan: Ilmars Starostits (Letonia), garaile; Nikolai Ninov (Bulgaria, Iruñeko San Juan taldekoa), bigarren; Jurijs Mihailovs (Letonia), hirugarren. Jurijs Mihailovs Nazioarteko Maisua bihurtu zen, hirugarren norma eskuratuta.

 

            2009an, Zubi Forala IV. Torneoan: Jonathan Cruz (Peru), garaile; Ruslan Pogorelov (Bulgaria, Iruñeko San Juan taldekoa), bigarren; Karen Movsziszian (Armenia), hirugarren.

 

            PALMARESA.

 

1)    Jonathan Cruz (Peru) – Titulu bat.

2)    Cristhian Cruz Sanchez (Peru) – Titulu bat.

3)    Roi Reinaldo Castiñeira (Galizia, Iruñeko San Juan taldekoa) – Titulu bat.

4)    Ilmars Starostits (Letonia) – Titulu bat.

5)    Mohamed Tissir (Maroko) – Titulu bat.

 

2009-12-08.

 

                Iturria: Orvina Xake Taldea.