ZUBI FORALA NAZIOARTEKO IV. XAKE TORNEOA.

 

MAISU HANDIAREN MAISUAREN NORMA LORTZEKO XAKE TXAPELKETA ITXIA.

(2009.go abenduaren 1etik 8ra jokatua).

 

Uharte-Iruρean (Nafarroa) jokatu zen, Don Carlos Hotelean. Antolatzailea: Orvina Xake Taldea. Laguntzailea: Nafarroako Kutxa.

Diru babesleak: Don Carlos Hotela, Linser, NTV Logistica, SIP Logistics, Permar Navarra, Logistica & Garraioa Vicarli, Startelevator, Santesteban Ateak Elkarte Mugatua, Antunez Osoko Ekipamendua, Olave Erretegia eta Arga Grafikagintza.

 10 jokalari 9 jardunalditako Liga batean aritu ziren.

 

            AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Stanislav Savchenko (Ukrania) (Maisu Handia) (2.536) – 6 puntu.

2)    Azer Mirzoev (Azerbaijan) (Maisu Handia) (2.617) – 5’5 puntu.

3)    Alfonso Llorente Zaro (Espainia) (Nazioarteko Maisua) (2.441) – 5’5 puntu.

4)    Cristhian Cruz (Peru) (Nazioarteko Maisua) (2.523) – 5’5 puntu.

5)    Holden Hernandez Carmenates (Kuba) (Maisu Handia) (2.564) – 5’5 puntu.

6)    Luis Rojas Keim (Txile) (Nazioarteko Maisua) (2.466) – 5 puntu.

7)    Mikel Huerga Leatxe (Nafarroa, Euskal Herria) (Nazioarteko Maisua) (2.435) – 4’5 puntu.

8)    Unai Garbisu De Goρi (Nafarroa, Euskal Herria) (Nazioarteko Maisua) (2.458) – 4 puntu.

9)    Jorge Cabrera Trujillo (Espainia) (Nazioarteko Maisua) (2.380) – 3’5 puntu.

10) Jorge Cuadras Avellana (Espainia) (FIDE Maisua) (2.340) – 0 puntu.

 

            FIDE ELO-AREN ALDAKETA.

 

1)    Alfonso Llorente Zaro (Espainia) (Nazioarteko Maisua) (2.441): 14’6.

2)    Stanislav Savchenko (Ukrania) (Maisu Handia) (2.536): 6’9.

3)    Luis Rojas Keim (Txile) (Nazioarteko Maisua) (2.466): 6’4.

4)    Mikel Huerga Leatxe (Nafarroa, Euskal Herria) (Nazioarteko Maisua) (2.435): 5’4.

5)    Cristhian Cruz (Peru) (Nazioarteko Maisua) (2.523): 3’8.

6)    Jorge Cabrera Trujillo (Espainia) (Nazioarteko Maisua) (2.380): 2’7.

7)    Holden Hernandez Carmenates (Kuba) (Maisu Handia) (2.564): -1’6.

8)    Unai Garbisu De Goρi (Nafarroa, Euskal Herria) (Nazioarteko Maisua) (2.458): -2’6.

9)    Azer Mirzoev (Azerbaijan) (Maisu Handia) (2.617): -8’2.

10) Jorge Cuadras Avellana (Espainia) (FIDE Maisua) (2.340): -27’4.

 

            ALFONSO LLORENTE, ONGI; AZER MIRZOEV, APAL; STANISLAV SAVCHENKO, GARAILE.

 

Azkeneko txandan erabaki zen Torneoa. Stanislav Savcheko eta Azer Mirzoev, aurrez aurre. Ukraniarra, puntu erdi gehiagoz eta pieza txuriez. Berdinketa izan zen emaitza.

 

            Savchenkorekin berdinduta Holden Hernandez kubatarra zegoen. Pieza txuriez jokatu behar zuen Alfonso Llorenteren aurka. Irabaztekotan, Torneoa beretzat. Baina galdu egin zuen. Holden Hernandez bosgarren geratu zen. Alfonso Llorente, baita ere 5’5 puntuz, hirugarren posturaino igo zen.

 

            Stanislav Savchenkok ongi hasi zuen Txapelketa, Holden Hernandez kubatarrari irabazita. Partida garrantzitsua izan zen, bukaerako sailkapena ikusita.

 

            Mikel Huergaren aurka berdindu zuen bigarren partidan.

 

            Jorge Cuadras garaituta, 2’5 puntuz jarri zen. Egia erran, FIDE Maisuarentzat gogorra izan zen Torneoa. Ranking-eko azkena zen, baina zero puntu ateratzea jipoi handia izan zen. Horrelako mailako Torneo batean, dena den, 27’4 puntuko galera besterik ez da.

 

            Jorge Cabrera, Unai Garbisu eta Luis Rojasen aurka berdindu besterik ez zuen egin Maisu Handi ukraniarrak.

 

            Azkeneko txanpan garaipena finkatu zuen. Zazpigarren partidan Cristhian Cruz perutarrari nagusitu zitzaion. 4 puntuz berdinduta zihoazen sailkapenean. Azken aurreko partidan Alfonso Llorenterekin berdindu zuen, pieza beltzez jokatuta. Horrela, puntu bateko abantaila mantendu zuen.

 

            Azkeneko partidan Azer Mirzoev ranking-eko lehenengoarekin berdinduta, eta Holden Hernandezen porrotaz lagunduta,Torneoa bereganatu zuen Savchenkok.

 

            Bitxia izan zen azerbaijadarraren jarduna. Sailkapeneko bigarren geratu arren (5’5 puntuz), bere eloa kontutan hartuta, azken aurrekoa izan zen elo aldaketari dagokionez (8’2 puntu galduta).

 

            Azpimarratzekoa izan zen Alfonso Llorente espainiarraren ibilia. Hirugarren, garailearengandik puntu erdira, 14’6 puntu irabazi zituen FIDE eloan. Aurrerapenik handiena egindako jokalaria izan zen.

 

            Euskal Herriko ordezkariei dagokienez, nahiko normal izan zen beren jarduna. Mikel Huergak eta Unai Garbisuk Nafarroako gailurrean egoteko borroka ederra egin zuten.

 

            Mikel Huerga atera zen irabazle. Unai Garbisuri nagusitu zitzaion euren arteko partidan. Sailkapenean ere puntu erdiz aurrerago geratu zen. FIDE eloan 5’4 puntu irabazi zituen, Unai Gabisuk 2’6 galtzen zituen bitartean. Hala ere, Torneoaren ondoren, Uani Garbisuk 2.455 puntu ditu eta Mikel Huergak 2.440.

 

            TORNEO HONEN HISTORIA.

 

            2008an, Zubi Forala III. Torneoan: Herminio Herraiz Hidalgo (Espainia), garaile; Azer Mirzoev (Azerbaijan), bigarren; Rasul Ibrahimov (Azerbaijan), hirugarren. Herminio Herraiz Hidalgok Maisu Handia bihurtu zen, hirugarren norma eskuratuta.

 

            2009an, Zubi Forala IV. Torneoan: Stanislav Savchenko (Ukrania), garaile; Azer Mirzoev (Azerbaijan), bigarren; Alfonso Llorente Zaro (Espainia), hirugarren.

 

            PALMARESA.

 

1)    Herminio Herraiz Hidalgo (Espainia) – Titulu bat.

2)    Stanislav Savchenko (Ukrania) –  Titulu bat.

 

2009-12-08.

 

                Iturria: Orvina Xake Taldea.