ZUBI FORALA NAZIOARTEKO IV. XAKE TORNEOA.

 

FIDE ELO-RAKO BALIAGARRIA DEN XAKE TXAPELKETA IREKIA (B), FIDE ELO-KO 2.000 PUNTU BAINO GUTXIAGOKO JOKALARIENTZAT.

(2009.go abenduaren 1etik 8ra jokatua).

 

 

 

Uharte-Iruρean (Nafarroa) jokatu zen, Don Carlos Hotelean. Antolatzailea: Orvina Xake Taldea. Laguntzailea: Nafarroako Kutxa.

Diru babesleak: Don Carlos Hotela, Linser, NTV Logistica, SIP Logistics, Permar Navarra, Logistica & Garraioa Vicarli, Startelevator, Santesteban Ateak Elkarte Mugatua, Antunez Osoko Ekipamendua, Olave Erretegia eta Arga Grafikagintza.

8 jardunalditako sistema suitzarra erabili zen.

 

            AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Sergio Anguas Fanlo – 6’5 puntu.

2)    Aitor Martinez Ayesa – 5’5 puntu.

3)    Ivan Tetimov – 5’5 puntu.

4)    Javier Sevilla Subiza – 5’5 puntu.

5)    Luis David Jimenez Almeida – 5’5 puntu.

6)    Adrian Ortega Lopez – 5 puntu.

7)    Mikel Beaumont Arizaleta – 5 puntu.

8)    Rafael Ruiz Escobar – 5 puntu.

9)    Oscar Garcia Martinez – 4’5 puntu.

10) Joseba Otano Villanueva – 4’5 puntu.

11) Jon Iturralde Borda – 4’5 puntu.

12) Jose Antonio Apesteguia Domaica – 4’5 puntu.

13) Gustavo Jimenez Peρafiel – 4 puntu.

14) Pedro Maria Rebole Arbea – 4 puntu.

15) Emilio Duran Fernandez – 4 puntu.

16) Javier Lasa Garcia – 4 puntu.

17) Sostenes Rodriguez Montes – 3’5 puntu.

18) Jesus Maria Oyaga Valencia – 3’5 puntu.

19) Marina Sevilla Subiza – 3’5 puntu.

20) Jorge Gonzalez Santamartina – 3’5 puntu.

21) Mark Saunders – 3’5 puntu.

22) Isidro Diaz Redondo – 3 puntu.

23) Javier Perez Marchal – 3 puntu.

24) Jorge Gonzalez Fernandez – 3 puntu.

25) Mikel Ortega Lopez – 3 puntu.

26) Miguel Adrian Abad – 3 puntu.

27) Manuel Arcos Garcia –2 puntu.

28) Julio Vazquez Arellano – 1’5 puntu.

 

SERGIO ANGUASEK BERE MAILA ALDARRIKATU ZUEN.

 

Bosgarren txanda amaituta, horrela zegoen sailkapena: Sergio Anguas, 4’5 puntu; Aitor Martinez, 4; Oscar Garcia, Jose Antonio Apesteguia, Javier Sevilla, Luis David Jimenez Almeida eta Adrian Ortega, 3’5.

 

            Seigarren txandan, Sergio Anguasek berdindu zuen Adrian Ortegarekin, galtzeko zorian ibili eta gero. Ez zuen Aitor Martinezek aprobetxatu: Javier Sevillaren aurka galdu zuen. Beste emaitza batzuk: Jose Antoni Apesteguia – Luis David Jimenez Almeida, 0-1; Rafael Ruiz Escobar – Ivan Tetimov, 0-1.

 

            Sailkapena horrela geratu zen: Sergio Anguas, 5 puntu; Javier Sevilla eta Luis David Jimenez Almeida, 4’5; Aitor Martinez, Ivan Tetimov, Oscar Garcia eta Adrian Ortega, 4 puntu.

 

            Zazpigarren txandan, Luis David Jimenezek eta Sergio Anguasek berdinketa egin zuten. Bigarren mahaian, emaitza bera gertatu zen Adrian Ortega eta Javier Sevillaren artean. Beraz, sailkapeneko goiko puntan aldaketarik ez. Beste emaitza batzuk: Ivan Tetimov – Oscar Garcia, 1-0; Aitor Martinez – Jose Antonio Apesteguia, 1-0.

 

            Azkeneko partidaren zain, horrela geratu zen sailkapena: Sergio Anguas, 5’5 puntu; Ivan Tetimov, Aitor Martinez, Javier Sevilla eta Luis David Jimenez Almeida, 5 puntu; Adrian Ortega, Mikel Beaumont eta Joseba Otano, 4’5 puntu.

 

            Zortzigarren txandan, Sergio Anguasek ez zuen hutsik egin eta pieza txuriekin Joseba Otanori nagusitu zitzaion. Jarraitzaileak zuhurragoak ibili ziren eta berdinean amaitu zituzten beren partidak: Javier Sevilla – Luis David Jimenez Almeida, 0’5-0’5; Adrian Ortega – Ivan Tetimov, 0’5-0’5; Mikel Beaumont – Aitor Martinez, 0’5-0’5. Rafael Ruiz Escobarrek Pedro Rebole garaitu zuen eta horrela jokalari beteranoak saria eskuratu zuen, ozta-ozta izan bazen ere.

 

            Sergio Anguas faborito nagusia zen 1994 puntuko FIDE eloarekin lehenengo zerrendaburua zelako. Partidarik ez zuen galdu Txapelketa osoan eta bere eloa 22 puntutan hobetu zuen. Orvinako jokalaria da.

 

            Luis David Jimenez Almeidaren lana azpimarragarria izan zen. Bosgarren geratu zen (bigarrenarekin puntuz berdinduta) eta 24 puntu hobetu zuen bere eloa. Hamaikagarren zerrendaburua zen.

 

            Javier Sevilla laugarren sailkatuak ere txapelketa txukuna egin zuen: 16 puntutan hobetu zuen eloa.

 

            Buruan ibilitako beste batzuk ere fin aritu ziren: Adrian Ortega seigarren sailkatuak 11 puntutan igo zuen eloa; Aitor Martinez bigarren sailkatuak 10 puntutan; Jose Antonio Apesteguia hamabigarren sailkatuak 8 puntutan; Ivan Tetimov hirugarren sailkatuak 7 puntutan.

 

            Beste batzuek ahazteko moduko torneoa osatu zuten, ordea: Javier Perez Marchal bosgarren zerrendaburuak 48 puntu galdu zituen eloan eta 23. tokian amaitu zuen; Mark Saunders bederatzigarren zerrendaburuak 36 puntu galdu eta 21. lekuan bukatu zuen. Emilio Duranek ere 7 puntu galdu zituen eloan. Rafael Ruiz Escobarrek, saria jaso arren, 8 puntu jaitsi zuen bere eloa.

 

         SARIAK.

 
Sergio Anguas Fanlo txapeldunarentzat: 400 euro eta trofeoa.
Aitor Martinez Ayesa txapeldunordearentzat: 250 euro.
Ivan Tetimov hirugarrenarentzat: 150 euro.
Luis David Jimenez Almeida bosgarrenarentzat: 50 euro.
Adrian Ortega Lopez seigarrenarentzat: 50 euro.
Mikel Beaumont Arizaleta zazpigarrenarentzat: 50 euro.
Rafael Ruiz Escobar zortzigarrenarentzat: 50 euro.
 
Javier Sevilla Subiza Orvinako lehenengo jokalariarentzat: 100 euro.

 

            TORNEO HONEN HISTORIA.

 

            2006an, Zubi Forala I. Torneoan: Eduardo Burguete Archel (Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Daniel Zamarbide Iρarrea (Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Gorka Argandoρa Salinas (Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

            2007an, Zubi Forala II. Torneoan (FIDE eloko 2.100 baino gehiagokoentzat): Alvaro Perez De Miguel (Araba, Euskal Herria), garaile; Gustavo Jimenez Martin (Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Joaquin Antunez Riezu (Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

            2007an, Zubi Forala II. Torneoan (FIDE eloko 2.100 baino gutxiagokoentzat, D multzoan): Rafael Ruiz Escobar (Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Jesus Luis Aguinaga Ruiz (Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Amaia Iza Abete (Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

            2007an, Zubi Forala II. Torneoan (FIDE eloko 2.100 baino gutxiagokoentzat, E multzoan): Axel Roviralta Montero (Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Roberto Monje Peinado (Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Gregorio Sola Plaza (Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

            2007an, Zubi Forala II. Torneoan (eskola adineko jokalarien sustapenerako): Aritz Mancha Otano (Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Joseba Otano Villanueva (Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Aritz Idiazabal Troyas (Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

            2008an, Zubi Forala III. Torneoan (FIDE eloko 2.000 baino gehiagokoentzat, C multzoan): Mariano De Pablos Fernandez (Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Gonzalo Mombiela Martinez (Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Adrian Leranoz Zabalza (Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

            2008an, Zubi Forala III. Torneoan (FIDE eloko 2.000 baino gehiagokoentzat, D multzoan): Daniel Zamarbide Iρarrea (Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Roberto Monje Peinado (Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Juan Bosco Prats Rodriguez (Herrialde Katalanak), hirugarren.

 

            2008an, Zubi Forala III. Torneoan (FIDE eloko 2.000 baino gutxiagokoentzat): Adrian Ortega Lopez (Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Javier Perez Marchal (Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Manuel Jesus Conde Chijeb (Espainia), hirugarren.

 

            2008an, Zubi Forala III. Torneoan (eskola adineko jokalarien sustapenerako): Marina Sevilla Subiza (Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Jesus Maria Oyaga Valencia (Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Pablo Urriza Iricibar (Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

            2009an, Zubi Forala IV. Torneoan (FIDE eloko 2.000 eta 2.250 arteko jokalarientzat): Javier Corral Sierra (Gipuzkoa, Euskal Herria), garaile; Daniel Zamarbide Iρarrea (Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Egoi Hernandorena De la Cruz (Nafarroa, Euskal Herria), hirugarren.

 

            2009an, Zubi Forala IV. Torneoan (FIDE eloko 2.000 baino gutxiagokoentzat): Sergio Anguas Fanlo (Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Aitor Martinez Ayesa (Nafarroa, Euskal Herria), bigarren; Ivan Tetimov (Bulgaria, Iruρeko San Juan taldekoa), hirugarren.

 

2009-12-08.

 

                Iturria: Orvina Xake Taldea.