ELGOIBARKO MAISUEN
NAZIOARTEKO XIX. XAKE TXAPELKETA.
(SUSTAPENERAKO TXAPELKETA).
(2009.go abenduaren 10etik 17ra).
Elgoibarko Udaletxeko Batzar Aretoan eginen da Torneoaren aurkezpena, 2009.go abenduaren 10ean, eguerdiko 12 eta erdietan. Parte hartzaileei ongi etorria emanen zaie eta gero zenbakien zozketa eginen da. Areto berberean, arratsaldeko 5etan, hasiko dira partidak. 1991ko azaroan abian jarri zen nazioarteko xake torneo klasiko hau, xakearen balio berriak sustatzeko helburuz. Lehenengo edizioan, Vesselin Topalov bulgariarrak parte hartu zuen. 16 urte zituen. Hurrengo urtean Maisu Handiaren titulua lortu zuen eta 2005ean Munduko Txapelduna bihurtu zen. 1996ean, Felix Izeta Maisu Handi gipuzkoarra nagusitu zen. 1999. urtean Mario Gomez Maisu Handi bizkaitarra izan zen irabazle. Euskal Herriko beste jokalari batzuek parte hartu dute: Santiago Gonzalez De la Torre FIDE Maisua, Iņigo Argandoņa Nazioarteko Maisua, Rafael Alvarez Nazioarteko Maisua... Hamazazpi izan dira, guztira, hemengo jokalariak, Torneo honi esker bultzada handia jasotakoak. 18 urteetan 150 xakelari aritu dira, 25 Estatutakoak. Oleg Korneev Maisu Handi errusiarrak 6 aldiz irabazi du hemen. Edizio honetan, bera, Azerbaijango Azer Mirzoev eta Dragan Paunovic serbiarra dira faboritoak. Zenon Franco Maisu Handi paraguaiarrak lehenengo edizioa irabazi zuen. Aurten ere parte hartuko du. David Lariņo Nazioarteko Maisu galiziarra ere (2008an Espainiako Txapelketako irabazle izandakoa) aurtengo parte hartzaileen artean dago. Sustatu beharreko jokalarien artean Kiprian Berbatov 13 urteko bulgariarra dago. Iaz, 12 urtez azpiko Europako txapeldun geratu zen. Euskal Herriko Alejandro Franco eta Mikel Huerga Maisu Handiaren normaren bila arituko dira. David Astasio arabarra, ordea, Nazioarteko Maisuaren normaren atzetik. http://www.xake.net web gunearen bidez, 300.000 pertsonek jarraitu zioten Torneoari iaz. Segimendu handia, beraz. Zuzenean ikus daitezke partidak, sarrera zabalik baitago nahi duen edonorentzat.
Jokalari parte hartzaileak:
1) Azer Mirzoev (Azerbaijan): Maisu Handia, 2.617 FIDE
elokoa.
2)
Oleg
Korneev (Errusia): Maisu Handia, 2.571 FIDE elokoa.
3)
Dragan
Paunovic (Serbia): Maisu Handia, 2.554 FIDE elokoa.
4)
Cristhian
Cruz (Peru): Maisu Handia, 2.523 FIDE elokoa.
5)
Zenon
Franco (Paraguay): Maisu Handia, 2.516 FIDE elokoa.
6)
David
Lariņo Nieto (Galizia): Nazioarteko Maisua, 2.467 FIDE elokoa.
7)
Kiprian
Berbatov (Bulgaria): Nazioarteko Maisua, 2.463 FIDE elokoa.
8) Alejandro Franco Alonso (Euskal Herrian bizi den espainiarra): Nazioarteko Maisua, 2.463 FIDE elokoa.
9) Mikel Huerga Leatxe (Nafarroa, Euskal Herria): Nazioarteko Maisua, 2.435 FIDE elokoa.
10) David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria): FIDE Maisua, 2.340 FIDE elokoa.
Antolatzailea:
Euskal Xake Federakuntza.
Azkeneko
garaileak:
2005. urtean: Oleg Korneev (Errusia).
2006. urtean: Azer Mirzoev
(Azerbaijan).
2007. urtean: Kamil Milton
(Polonia).
2008. urtean: Oleg Korneev (Errusia).
2009-12-09.
Iturria: Euskal Xake
Federakuntza.