ERANDIOKO UDALA
NAZIOARTEKO XVIII. XAKE TXAPELKETA IREKIA.
2009.go abenduaren 19tik 26ra jokatuko da Josu Murueta
Kultur Etxean, Erandioko Astrabudua auzoan. 9 txanda
dira. Partida osatzeko 90 minutu izanen ditu jokalari bakoitzak, gehi 30
segundo jokaldiko.
Atsedena bi egunetarako eska daiteke (puntu erdia
jasota), lehenengo txanda bukatu baino lehen, azkeneko bi txandetarako izan
ezik.
Erandio Kirol Elkarteak antolatzen du.
2009.go abenduaren 19an, larunbatean, eguerdiko 12etan, Astrabuduan, aldi bereko partidak izanen dira.
2006. urtetik Nazioarteko Torneo honen aitabitxiak Veselin Topalov eta bere
prestatzaile Silvio Danailov
dira.
2007ko garailea, XVI. Torneoan: Sergei Kasparov
(Bielorrusia). Partida bizkorretako Torneoan: Vladimir Epishin (Errusia).
2008ko garailea, XVII. Torneoan: Igor Rausis (Txekia).
IZEN EMATEA.
Izena
emateko epea 2009.go abenduaren 18an amaitzen da. Horretarako, ikusi hurrengo
web orria: “http://www.sperandio.info/inscripcion.htm”.
Izen-deiturak, elo eta maila, herria, jaioteguna eta
telefonoa eman behar dira. Telefono hauetan eman daiteke izena: 944 67 28 12
(Pedro) eta 944 60 54 77 (Cesar).
Salneurria: 15 euro. 65 urtez goitiko federatuentzat, 12
euro. 18 urtez behetikoentzat, 8 euro. Eloko 2.300 baino gehiagokoentzat,
dohainik. 2009.go abenduaren 19an izena emanez gero, 3 euro gehiago ordaindu
behar da.
Ordaintzeko kontua: Euskadiko Kutxan, 3035 0074 11 0741001892; BBKn,
2095 0211 61 3830256372.
SARIAK.
Sari ugari banatuko dira: Garaileak 1.200 euro
poltsikoratuko ditu; 850 euro, bigarrenak; 600 euro, hirugarrenak; 500 euro,
laugarrenak; 400 euro, bosgarrenak; 275 euro, seigarrenak; 200 euro,
zazpigarrenak; 140 euro, zortzigarrenak; 120 euro, bederatzigarrenak; 100 euro,
hamargarrenak; 60 euro, hamaikagarrenetik hamabosgarrenera sailkatuek.
Sari bereziak: Maila Nagusiko lehenengoarentzat 40 euro,
bigarrenarentzat 25 euro, hirugarrenarentzat, 15 euro; Maila Nagusiko
lehenengoarentzat 40 euro, bigarrenarentzat 25 euro, hirugarrenarentzat, 15
euro; Lehenengo Mailako lehenengoarentzat 40 euro, bigarrenarentzat 25 euro,
hirugarrenarentzat, 15 euro; Bigarren Mailako lehenengoarentzat 35 euro,
bigarrenarentzat 20 euro, hirugarrenarentzat, 15 euro; Hirugarren Mailako
lehenengoarentzat 35 euro, bigarrenarentzat 20 euro, hirugarrenarentzat, 15
euro; ez federatuen arteko lehenengoarentzat 25 euro, bigarrenarentzat 15 euro,
hirugarrenarentzat, 10 euro.
Herriko lehenengoarentzat, 60 euro; bigarrenarentzat, 50
euro; hirugarrenarentzat, 40 euro; laugarrenarentzat, 30 euro.
Lehenengo beteranoarentzat, 30 euro; bigarrenarentzat, 25
euro; hirugarrenarentzat, 20 euro; laugarrenarentzat, 15 euro.
Sari banaketa eta xakeko infantil mailako jaialdia
2009.go abenduaren 27an, igandean, Erandio Altzagako Irailaren 23ko Plazan.
2009-12-15.