IRUÑEKO HIRIA NAZIOARTEKO XIX. XAKE TORNEO IREKIA.
Antolatzailea: Joaquin Perez-Seoane. Torneoko zuzendaria: Jesus Maria De la
Villa Garcia. Epaile Nagusia: Jesus Mena Sarasola.
Jokatzeko datak eta ordutegia:
2009.go abenduaren 21ean (astelehena), lehenengo jardunaldia, arratsaldeko
5etan.
2009.go abenduaren 22an (asteartea), bigarren jardunaldia, arratsaldeko 5etan.
2009.go abenduaren 23an (asteazkena), hirugarren jardunaldia, arratsaldeko
5etan.
2009.go abenduaren 24an (osteguna), laugarren jardunaldia, arratsaldeko
3retan.
2009.go abenduaren 25ean eta 26an (ostirala eta larunbata), atsedena.
2009.go abenduaren 27an (igandea), bosgarren jardunaldia, arratsaldeko 5etan.
2009.go abenduaren 28an (astelehena), seigarren jardunaldia, arratsaldeko
5etan.
2009.go abenduaren 29an (asteartea), zazpigarren jardunaldia, arratsaldeko
4etan.
2009.go abenduaren
29an, amaiera ekitaldia, gaueko 9etan.
Jokatzeko tokia:
Nafarroako Blanca Hotela (Pio XII etorbidea 43, Iruñea).
Joko sistema:
Suitzarra, 7 txandetara.
Arau batzuk:
Antolatzaileek
gonbidatutako jokalariak alde batera utzita, atseden egunak eska daitezke
(gehienez jota, 3). Puntu erdia jasoko da, orduan. Eskaera egin behar da
aurreko txanda amaitu baino lehen. Bosgarren jardunaldiaren ondoren eskatuz gero,
saririk jasotzeko eskubidea galtzen da.
Jokoaren erritmoa:
90 minutu izanen ditu jokalari bakoitzak partida amaitzeko, baina jokaldi
bakoitzean 30 segundoko gehiketa izanen da.
Jokalari baten ez
agertze bikoitzak edo justifikatu gabeko ez etortzeak lehiaketatiko kanporaketa
eraginen dute. Antolatzaileek kanporatu ahal izanen dute lehen txandara
aurkezten ez den jokalaria. 15 minutuko atzerapena gaindituta, jokalaria ez
aurkeztutzat joko da.
Inskripzioak lehen
txandaren bukaerarako ordainduta egon beharko du. Hau betetzen ez duten
partaideak kanporatuta izan ahalko dira.
Azken sailkapenean
gertatutako berdinketak honako irizpide hauekin ebatziko dira:
Lehendabiziz,
jokatutako partiden kopurua (ez agertutako aurkariei irabazitakoak barne).
Bigarrenez, honako
sistema hauek aplikatuko dira, azken txanda bukatu ondoren egindako zozketaz
erabakitako ordenean:
Bucholz, aurkari
txarrena alde batera utziz. Jokatu gabeko partidak jokalariak bere buruaren
aurka lortutako berdinketatzat hartuko dira.
Garaipen kopurua.
Emaitza
partikularra.
Aurkarien
Rating-en batuketa, aurkari txarrena alde batera utziz.
Izen ematea:
“http://www.chesspamplona.com” webgunearen
bidez.
25 euro balio du
(bukaerako CDa eskuratzeko eskubideaz).
15 urtez azpiko
jokalarientzat, 20 euro.
Epea 2009.go
abenduaren 18an amaitzen da. Lehenago ere amai daiteke, 55 jokalariko kopurua
biltzen bada.
Une honetan 60
jokalari apuntatuta daude.
Behin-behineko ranking-a:
1)
Miguel Navarro Cia (Nafarroa, Euskal Herria) – 2.329 FIDE elokoa (FIDE Maisua).
2) Javier Recuero Guerra (Espainia) – 2.304 (FIDE Maisua).
3) Jose Miguel Ugalde Ezkurra (Nafarroa, Euskal Herria) –
2.187.
4) Daniel Zamarbide Iñarrea (Nafarroa, Euskal Herria) –
2.155.
5) Eduardo Ros Octavio de Toledo (Nafarroa, Euskal Herria) –
2.145.
6) Miguel Angel Saenz Narciso (Espainia) – 2.138.
7) Diego Lorente Peñalba (Espainia) – 2.137.
8) Pedro Viñal Gutierrez (Nafarroa, Euskal Herria) – 2.130.
9) Adrian Leranoz Zabalza (Nafarroa, Euskal Herria) – 2.091.
10) Miguel Argaya Urdaniz (Nafarroa, Euskal Herria) – 2.022.
Sariak:
Lehenengoarentzat,
400 euro.
Bigarrenarentzat, 300 euro.
Hirugarrenarentzat, 200 euro.
Laugarrenarentzat, 100 euro.
Eloko 2000 baino
gutxiagoko lehenengo jokalariarentzat, 200 euro.
Eloko 2000 baino gutxiagoko bigarren jokalariarentzat, 100 euro.
14 urtez azpiko lehenengo jokalariarentzat, materiala.
10 urtez azpiko lehenengo jokalariarentzat, materiala.
14 urtez azpiko
jokalaritzat hartuko dira 1995.go abenduaren 31ren ondoren jaiotako guztiak. 10
urtez azpiko jokalaritzat hartuko dira 1999.go abenduaren 31ren ondoren
jaiotako guztiak.
Sailkapen
ezberdinetan saria lortzen duen jokalari orok balio handienekoa edo, balio
berbera izanik, garrantzitsuena hautatu beharko du.
IRUÑEKO HIRIA NAZIOARTEKO XAKE TXAPELKETA IREKIKO PALMARESA.
1991. urtean: Jose Luis Fernández García (Bizkaia, Euskal Herria).
1992. urtean: Zenon Franco Ocampos (Paraguay).
1993. urtean: Diego Guerra Bastida (Galizia).
1994. urtean: Slovodan Kovacevic (Serbia).
1995. urtean: Javier Ochoa De Echagüen (Bizkaia,
Euskal Herria).
1996. urtean: Aleksa Strikovic (Serbia).
1997. urtean: Christopher Lutz (Alemania).
1998. urtean: Mijail Suba (Errumania).
1999. urtean: Alexander Rustemov (Errusia).
2000. urtean: Ruslan Pogorelov (Ukrania).
2001. urtean: Carlos García Fernández (Herrialde Katalanak).
2002. urtean: Unai Garbisu De Goñi (Nafarroa, Euskal
Herria).
2003. urtean: Roberto Cifuentes Parada (Txile,
Donostiako Gros taldekoa).
2004. urtean: Ivan Cheparinov (Bulgaria).
2005. urtean: Aleksa Strikovic (Serbia).
2006. urtean: Aleksa Strikovic (Serbia).
2007. urtean: Ivan Salgado Lopez (Galizia).
2008. urtean: Roi Reinaldo Castiñeira (Galizia,
Tuterako Santa Ana taldekoa).
2009-12-16.
Iturria: “http://www.chesspamplona.com” webgunea.