MAISUEN IRUŅEKO HIRIA NAZIOARTEKO XIX. XAKE TXAPELKETA (TORNEO ITXIA).

2009.go abenduaren 21etik 29ra.

 

 

 

            Iruņeko Oberena taldeak antolatzen du. Nafarroako Blanca Hotelean jokatuko da. Iruņeko Pio XII etorbidean dago, 43. zenbakian.

 

            Antolatzailea: Joaquin Perez-Seoane. Torneoko Zuzendaria: Jesus De la Villa Garcia. Epaile Nagusia: Jesus Mena (Nazioarteko Epailea). Epaile laguntzailea: Gregorio Sola Plaza (FIDE Epailea). Jokatzen den hiria: Iruņea. Torneoaren maila: XIII (bataz besteko eloa, 2.575). Krisiak xakea ere harrapatu du. Horrexegatik XVI. mailatik XIII.era jaitsi da Torneoa (iaz bataz besteko eloa 2.644 zen).

 

         JOKALARI PARTE HARTZAILEAK.

 

            Kiril Georgiev (Bulgaria).- 2.672 puntu, FIDE eloan (munduko berrogeita hamabigarrena). Maisu Handia. 44 urte.

 

            Georg Meier (Alemania).- 2.653 puntu, FIDE eloan (munduko hirurogeita hemeretzigarrena). Maisu Handia. 22 urte ditu.

 

            Julio Granda Zuņiga (Peru).- 2.640 puntu, FIDE eloan. Maisu Handia. 42 urtekoa.

 

            Viktor Laznicka (Txekia).- 2.637 puntu, FIDE eloan. Maisu Handia. 21 urtekoa.

 

            Azer Mirzoev (Azerbaijan).- 2.617 puntu, FIDE eloan. Maisu Handia. 31 urtekoa.

 

            Josep Manuel Lopez Martinez (Herrialde Katalanak).- 2.589 puntu, FIDE eloan. Maisu Handia. 29 urte.

 

            Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak).- 2.523 puntu, FIDE eloan. Nazioarteko Maisua. 21 urtekoa.

 

            David Recuero Guerra (Espainia).- 2.494 puntu, FIDE eloan. 18 urte dauzka.

 

            Roi Reinaldo Castiņeira (Galizia, Tuterako Santa Ana taldekoa).- 2.488 puntu, FIDE eloan. Nazioarteko Maisua. 29 urtekoa.

 

            Mikel Huerga Leatxe (Nafarroa, Euskal Herria).- 2.435 puntu, FIDE eloan. 20 urte dauzka.

 

         EGUTEGIA.

 

Bederatzi egunetan jokatuko dira partidak. Hasiera: Arratsaldeko 4etan, abenduaren 23an izan ezik (arratsaldeko hiruretan, egun horretan).

 

Txapelketaren amaiera ekitaldia eta sarien banaketa 2009.eko abenduaren 29ko gaueko bederatzietan izanen dira, joko aretoan bertan.

 

         TORNEOAREN ARAUAK.

 

Txapelketa hau Nafarroako Gobernuak eta Iruņeko Udalak babesten dute. FIDEk onartuta dago eta bere arauak betetzen ditu.

 

Joko-erritmoa, partida osorako 120 minututakoa izanen da, lehen jokalditik egindako jokaldi berri bakoitzarengatik 30 segundo gehituz. Erloju digitalak erabiliko dira.

 

Lehiaketa hasi aurretik, honako pertsona hauez osatutako apelazio-batzordea izendatuko da:

 

Bi jokalari titular eta bi ordezko.

Txapelketa-zuzendaria (ordezko moduan, antolatzaileen ordezkaria).

   

Batzorde honen lehendakaria Txapelketa-zuzendaria izanen da.

 

Erreklamazioak idatzirik aurkeztu beharko zaizkio, askoz jota, partida bukatu eta ordubete pasa ondoren.

 

Sailkapen finala egiteko, honako sistema hauek erabiliko dira berdinketa hausteko:

 

1.     Sonnenborg-Berger.

2.     Emaitza partikularra.

3.     Garaipen kopurua.

 

Jokalariek, ezinbestean edota antolatzaileek aldez aurretik hitzartutako diru-baldintzak ez betetzeagatik ez bada, Arautegi hau onartuz, erretiratu gabe txapelketa jokatzeko konpromisoa hartzen dute.

 

Ez etortze bikoitzak txapelketako kanporaketa eraginen du. Agertzeko 15 minutuko atzerapena nahiko da ez aurkeztutzat emateko.

 

Partida batera ez aurkeztutako jokalariari justifikazioa eskatu ahalko zaio. Eskaera hau bete ezean, hitzartutako diruaren eta dagokion sariaren eskubideak galduko lituzke.

 

         MAISUEN TORNEO HONEN PALMARESA.

 

            1991. urtean: Leonid Yudasin (Israel).

            1992. urtean: Leonid Yudasin (Israel).

            1993. urtean: Joel Lautier (Frantzia).

            1994. urtean: Jordi Magem Badals (Herrialde Katalanak).

            1995. urtean: Alexander Morozevich (Errusia).

            1996. urtean: Jordi Magem Badals (Herrialde Katalanak).

            1997. urtean: Zoltan Almasi (Hungaria).

            1998. urtean: Miguel Illescas Cordoba (Herrialde Katalanak).

            1999. urtean: Alexander Morozevich (Errusia).

            2000. urtean: Nigel Short (Ingalaterra).

            2001. urtean: Viktor Bologan (Moldavia).

            2002. urtean: Rustan Kasimdzhanov (Uzbekistan).

            2003. urtean: Miguel Illescas Cordoba (Herrialde Katalanak).

            2004. urtean: Boris Gelfand (Israel).

            2005. urtean: Ruslan Ponomariov (Ukrania).

            2006. urtean: Alexander Morozevich (Errusia).

            2007. urtean: Francisco Vallejo Pons (Herrialde Katalanak).

            2007. urtean: Krishnan Sasikiran (India).

 

                2009-12-15.

 

                Iturria: “http://www.chesspamplona.com” webgunea.