berria.info

Igandea, 2009ko abenduak 27.

 Kortxnoik eta Spasskik berdindu egin dute.

XAKEA. Erraldoien Gudua deitu diote Viktor Kortxnoi maisuak eta Boris Spasski munduko txapeldun ohiak egun hauetan Elistanen (Kalmukia) izan duten norgehiagokari. Atzo jokatu zen azken partida. Biak ados jarrita, berdinduta amaitu zuten atzo lehia, eta berdinduta, horrenbestez, norgehiagoka osoa, launa puntu lortu baitituzte bi xakelariek. Kortxnoik 78 urte ditu, eta Spasskik 72.

© berria.info