MAISUEN IRUÑEKO HIRIA NAZIOARTEKO XIX. XAKE TXAPELKETA (TORNEO ITXIA).

2009.go abenduaren 22tik 29ra.

 

 

 

            Iruñeko Oberena taldeak antolatu du. Nafarroako Blanca Hotelean jokatu da.

 

            Antolatzailea: Joaquin Perez-Seoane. Torneoko Zuzendaria: Jesus De la Villa Garcia. Epaile Nagusia: Jesus Mena (Nazioarteko Epailea). Epaile laguntzailea: Gregorio Sola Plaza (FIDE Epailea). Jokatzen den hiria: Iruñea. Torneoaren maila: XIII (bataz besteko eloa, 2.575). Krisiak xakea ere harrapatu du. Horrexegatik XVI. mailatik XIII.era jaitsi da Torneoa (iaz bataz besteko eloa 2.644 zen).

 

            Partida osorako 2 ordu izan dituzte jokalariek, gehi 30 segundo jokaldiko. Liga moduan jokatu da: Beraz, 9 partida.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Georg Meier (Alemania) (2.653) – 6 puntu.

2)    Julio Granda Zuñiga (Peru) (2.640) – 6 puntu.

3)    Viktor Laznicka (Txekia) (2.637) – 6 puntu.

4)    Kiril Georgiev (Bulgaria) (2.672) – 6 puntu.

5)    Roi Reinaldo Castiñeira (Galizia, Tuterako Santa Ana taldekoa) (2.488) – 5 puntu.

6)    Josep Manuel Lopez Martinez (Herrialde Katalanak) (2.589) – 4’5 puntu.

7)    Azer Mirzoev (Azerbaijan) (2.617) – 4’5 puntu.

8)    Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) (2.523) – 3’5 puntu.

9)    David Recuero Guerra (Espainia) (2.494) – 2’5 puntu.

10) Mikel Huerga Leatxe (Nafarroa, Euskal Herria) – Puntu bat.

 

Tuterako Santa Ana taldeko Roi Reinaldo Castiñeira galiziarrak Maisu Handia izateko bere lehenengo norma lortu du.

 

         GEORG MEIER ETA ROI REINALDOREN TORNEOAN, MIKEL HUERGAREN PORROT HANDIA.

 

Georg Meier alemaniarrak 22 urte ditu. Eloko bere 2.653 puntuez Torneoko bigarren zerrendaburua zen. Munduko hirurogeita hemeretzigarren jokalaria zen 2009ko azaroko FIDEren zerrendan.

 

            Lehenengo txandan, Georg Meierrek bere lehenengo puntua lortu zuen, Mikel Huerga gaindituta. Julio Granda perutarrak pauso handia eman zuen Torneoa irabazteko: Pieza beltzekin Viktor Laznicka txekiarra garaitu zuen. Faboritoetako bat, alegia.

 

            Bigarren txandan, Julio Grandak hartu zuen bakarrik lidergoa: David Recuerori irabazi zion. Viktor Laznicka burua altxatzen hasi zen eta puntua lortu zuen Roi Reinaldoren aurrean. Kiril Georgiev faborito nagusia Daniel Alsinari nagusitu zitzaion. Azer Mirzoevek Mikel Huerga gainditu zuen. Nafarraren gurutzebidea hasita zegoen: Zazpi porrot jarraian eginen zituen.

 

            Hirugarren txandan, Grandak bere hirugarren garaipena lortu zuen. Beltzekin, Azer Mirzoeven aurka. Josep Manuel Lopez Martinez katalanak Mikel Huerga garaitu zuen.

 

            Une horretan, horrela zegoen sailkapena: Julio Granda, 3 puntu; Kiril Georgiev, Georg Meier eta Josep Manuel Lopez Martinez, 2 puntu; Viktor Laznicka eta Azer Mirzoev, 1’5; Roi Reinaldo, Daniel Alsina eta David Recuero, puntu bat; Mikel Huerga, 0 puntu.

 

            Laugarren txandan, soilik jokalari batek eskuratu zuen garaipena. Julio Granda liderra izan zen. Garaitua: Mikel Huerga azkeneko sailkatua.

 

            Bosgarren txandan, sailkapena buelta ematen hasi zen. Horretarako, Roi Reinaldoren ekarpena garrantzitsua izan zen: Julio Grandari irabazi zion. Kiril Georgievek Mikel Huerga gainditu zuen. Viktor Laznickak Josep Manuel Lopez Martinez. Azer Mirzoevek Daniel Alsina.

 

Seigarren txandan, Georg Meier esnatu eta Azer Mirzoev gainditu zuen. Josep Manuel Lopez Martinezek David Recuero garaitu zuen. Roi Reinaldok derbia irabazi zion Mikel Huergari.

 

            Sailkapena horrela zihoan: Julio Granda, 4’5 puntu; Kiril Georgiev eta Georg Meier, 4 puntu; Viktor Laznicka, Josep Manuel Lopez eta Roi Reinaldo, 3’5; Azer Mirzoev, 3; Daniel Alsina eta David Recuero, 2; Mikel Huerga, 0.

 

            Zazpigarren txandan, Kiril Georgiev eta Viktor Laznickaren aurrerapena bizi izan zen. Lehenengoa David Recueroren aurka  eta bigarrena Mikel Huergaren aurka irabazle izan ziren. Kiril Georgievek, beraz, Julio Granda harrapatu zuen sailkapenean.

 

            Zortzigarren txandak lau jokalariren arteko berdinketa marraztu zuen sailkapenean. Viktor Laznickak David Recuero gainditu zuen eta Georg Meierrek Roi Reinaldo. Mikel Huergak, azkenean, puntuatzea erdietsi zuen: Berdinketa Daniel Alsinaren aurrean.

 

            Txanda bat falta zen eta sailkapena horrela: Julio Granda, Kiril Georgiev, Viktor Laznicka eta Georg Meier, 5’5 puntu; Josep Manuel Lopez, 4’5; Azer Mirzoev eta Roi Reinaldo, 4; Daniel Alsina, 3; David Recuero, 2; Mikel Huerga, 0’5.

 

            Grandak eta Georgievek berdinketa egin dute azkeneko txandan. Viktor Laznickak pieza beltzekin berdinketa egin du Azer Mirzoev azerbaijandarraren aurka. Georg Meierrek gauza bera egin du Daniel Alsinarekin, baina nahikoa izan zaio Txapelketa irabazteko. Mirzoev eta Reinaldoren aurka lortutako garaipenek horrenbesteko balioa izan dute. Roi Reinaldok Josep Manuel Lopez gainditu du. Bosgarren postua eta norma lortu ditu partida horretan.

 

            Georg Meierrek eloko 5 puntu irabazi ditu, baina ez da gehien aurreratu dena alor honetan. Roi Reinaldok 17 puntu irabazi ditu; Viktor Laznickak, 7; Julio Grandak, 6; Kiril Georgievek, 2.

 

            Josep Manuel Lopezek 2 puntu galdu ditu eloan; Daniel Alsinak, 3; Azer Mirzoevek, 6; David Recuerok, 9; Mikel Huergak, 17.

 

            Roi Reinaldoren Torneoa izan da. Santa Ana taldeko jokalariak eloko nahiko puntu lortu ditu 2.500eko langa gainditzeko. Norma ere bai lortu du. Beraz, bide onean dabil Maisu Handia izateko. Bi norma falta zaizkio, ordea. 2010ean Iruñeko San Juan taldean jokatuko du.

 

            Mikel Huergak 3 normak eskuratuak ditu, baina 2.500 puntu harrapatu behar ditu. Torneo honetan helburu hori urrundu zaio. Elgoibarren irabazitako eloaren erdia utzi du. Dena den, ziur aski, Torneo txar hau anekdota besterik ez da izanen bere ibilbidean.

 

         MAISUEN TORNEO HONEN PALMARESA.

 

            1991. urtean: Leonid Yudasin (Israel).

            1992. urtean: Leonid Yudasin (Israel).

            1993. urtean: Joel Lautier (Frantzia).

            1994. urtean: Jordi Magem Badals (Herrialde Katalanak).

            1995. urtean: Alexander Morozevich (Errusia).

            1996. urtean: Jordi Magem Badals (Herrialde Katalanak).

            1997. urtean: Zoltan Almasi (Hungaria).

            1998. urtean: Miguel Illescas Cordoba (Herrialde Katalanak).

            1999. urtean: Alexander Morozevich (Errusia).

            2000. urtean: Nigel Short (Ingalaterra).

            2001. urtean: Viktor Bologan (Moldavia).

            2002. urtean: Rustan Kasimdzhanov (Uzbekistan).

            2003. urtean: Miguel Illescas Cordoba (Herrialde Katalanak).

            2004. urtean: Boris Gelfand (Israel).

            2005. urtean: Ruslan Ponomariov (Ukrania).

            2006. urtean: Alexander Morozevich (Errusia).

            2007. urtean: Francisco Vallejo Pons (Herrialde Katalanak).

            2008. urtean: Krishnan Sasikiran (India).

            2009. urtean: Georg Meier (Alemania).

 

PALMARESA.

 

1)    Alexander Morozevich (Errusia) – 3 garaipen.

2)    Miguel Illescas Cordoba (Herrialde Katalanak) – 2 garaipen.

3)    Jordi Magem Badals (Herrialde Katalanak) – 2 garaipen.

4)    Leonid Yudasin (Israel) – 2 garaipen.

5)    Zoltan Almasi (Hungaria) – Garaipen bat.

6)    Viktor Bologan (Moldavia) – Garaipen bat.

7)    Boris Gelfand (Israel) – Garaipen bat.

8)    Rustan Kasimdzhanov (Uzbekistan) – Garaipen bat.

9)    Joel Lautier (Frantzia) – Garaipen bat.

10) Georg Meier (Alemania).

11) Ruslan Ponomariov (Ukrania) – Garaipen bat.

12) Krishnan Sasikiran (India) – Garaipen bat.

13) Nigel Short (Ingalaterra) – Garaipen bat.

14) Francisco Vallejo Pons (Herrialde Katalanak) – Garaipen bat.

 

            2009-12-29.

 

            Iturria: “http://www.chesspamplona.com” webgunea.