
Asteartea, 2009ko abenduak 29.
Hizpideak.
Aurreneko 'haerria'.
Enekoitz Telleria.
Kirola, harria eta herria. Hirurak batean uztartu
dituzte. Eurek lehen aldiz. Eurentzat lehenengo, eta guztientzat ondoren.
Protagonistek lehen aldiz. Harria jarri, eta harriari heldu. Jaso eta erakutsi.
Modu naturalean irten da. Irten zaie. Eta halaxe erakutsi dute. Igandean,
Donostiako Belodromoan jarri eta altxatutako harria euskal kirolariak bilduko
dituen egitura propioa sortzeko lehen harria da, forma hartu duen aldarria.
Euskal Herria aintzat hartuta euskal herritar gisa aritzeko aukera izateak ez
baitu kirol egitura gorenen esku egon behar bakarrik. Selekzioen partidak
bertan behera uztea ez baita jokalarien erantzukizuna, batzuek euren zama
arintzeko besteek euren gain hartutako ardura baizik.
Eta kirolariek egin dute urratsa. Argi utzi dute euren
konpromisoa, eta Donostiako Belodromoa bete zutenek argi utzi diete euren
konpromisoarekiko duten atxikimendua. Aspaldian egin den ekitaldi berezi eta
politenean adierazi diete euren atxikimendua. Aurreneko haerria
baino ez da.
© berria.info