
Osteguna, 2010.go urtarrilak 7.
Buruari eragiteko,
Urretxuko XI. Xake Txapelketa.
Ane Olaizola. Donostia.
Urretxun
(Gipuzkoa) hamaikagarren Eire-Bankoa xake txapelketa
egingo dute igande honetan, 12:30ean hasita. Txapelketa Eire tabernan egingo
da, eta parte-hartzaileek igandea baino lehen eman beharko dute izena, tabernan
bertan. Aurtengo txapelketa hainbat berrikuntzarekin dator; lehendabiziko
aldiz, aurten xakean federatuta dauden jokalarientzako Euskal Herriko ELO
puntuazioan balio izango du lehiaketak. Gainera, aurten gaztetxoentzako
txapelketa ere antolatu dute.
Txapelketaz gain,
La diagonal del loco xakearen inguruko filma
ere emango dute, eta hitzaldi bat ere antolatu dute; bertan xakeak
alzheimerraren aurkako borrokan duen eraginaz jardungo dute.
XI. XAKE TXAPELKETA.
Non. Urretxu (Gipuzkoa).
Noiz. Igandean, 12:30ean.
© berria.info
OHARRA.- “Berria”-k hala iragarri arren, igandean ez da jokatuko. Igandean izena emateko epea amaitu eta ligaxkako taldeen zozketa eginen da. Hurrengo astean hasiko da eta Aste Santura arte iraunen du.