berria.info

Ostirala, 2010eko otsailak 5.

Inprimatzeko bertsioa.

Sestao Naturgas-Gros, lehia erabakigarria.

XAKEA. Euskal Ligako borzgarren jardunaldian Sestao Naturgasek eta Grosek lehia erabakigarria jokatuko dute, bihar, Donostiako Karmelo Balda pilotalekuan. Bizkaitarrak dira liderrak, eta donostiarrak, berriz, laugarren daude 5,5 puntura, baina jardunaldi bat gutxiago jokatuta. Gros da iazko txapelduna, eta Sestao Naturgasen aitzinetik jartzeko aukera gehien duena.

© berria.info