berria.info

Ostirala, 2010eko otsailak 26.

Sestao Naturgas, Euskal Liga irabaztetik gertu.

XAKEA. Euskal Ligako zazpigarren jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan. Sestao Naturgas da liderra. Ruta de Europa bigarren sailkatuari 2,5 puntuko aldea ateratzen dio, eta Gros hirugarrenari 3,5ekoa. Bihar, azken aurreko sailkatuaren, Barakaldoren aurka jokatuko du, haren etxean. Ruta de Europa, Batallaren aurka ariko da etxean, eta Gros, berriz, Oberenaren aurka, Donostian.

© berria.info