
Asteartea, 2010.go martxoak 9.
Sestao Naturgasek irabazi du Euskal Liga.
XAKEA. Sestao Naturgas Energiak irabazi du Euskal Liga,
lehen aldiz. Azken bederatzi urteetan Donostiako Gros taldeak eskuratu du
txapelketa, baina aurten bigarren postuarekin etsi behar izan dute.
Bizkaitarrek 4-0 irabazi zieten asteburuan Easori, eta emaitza horri esker
irabazi zuten liga, 28 punturekin. Grosek 23,5 puntu eskuratu ditu, eta Ruta de Europak, 22,5.
© berria.info