
Larunbata, 2010eko martxoak 13.
Gaur jokatuko da
Euskal Ligako azken jardunaldia.
XAKEA. Gaur jokatuko da Euskal Ligako azken jardunaldia, Donostiako Karmelo Balda
pilotalekuan (15:00). Txapelduna erabakita dago, Sestao Naturgas,
eta emozioa bigarren sailkatua zein izango den erabakitzeko lehian dago. Bi
dira hautagaiak, Gros eta Ruta de Europa. Gros da faborito, Rutak
txapeldunaren aurka jokatu behar baitu.
© berria.info