ADISKIDETASUNAREN TALDEEN 2010EKO
ZIRKUITUKO OINARRIAK.
(PARTIDA AZKARRETAKO XXIII. EUSKAL
ZIRKUITUA).
LEHENENGOA.
Euskal Xake Federakuntzari eskatzen
dioten klub guztiek parte hartzerik izanen dute, bera baita koordinazio lana
egiten duena.
Iazko taldeak parte hartzaile moduan
hartzen dira, hasiera batean.
Arabatik,
talde bat: San Viator.
Bizkaitik,
12 talde: Abadiño, Elorrio, Ermua, E4 Bilbo, Getxo, Larrasoloeta, Leioa,
Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Zornotza eta Zuri Baltza.
Errioxatik,
2 talde: Dama Blanca
eta Sociedad Ajedrecística
Logroñesa.
Gipuzkoatik,
12 talde: Arrasate, Azkoitia, Beasain, Bergara, Beraun Bera, Deba, Eibar,
Elgoibar, Mutriku, Renteria, Tolosa eta Zarautz.
Kantabriatik,
4 talde: Astillero, Castro Urdiales, Salcedo eta Santoña.
Nafarroatik,
2 talde: Mikel Gurea eta Paz de Ziganda. Orotara, 33 talde.
BIGARRENA.
Klub hauek antolatutako Torneoak
Adiskidetasunaren Zirkuiturako puntuagarriak izanen dira. Beste talderen batek
antolatutako Torneoa puntuagarria izateko parte hartzaileen erdiak Zirkuituko
Taldeek izan behar dute.
HIRUGARRENA.
Torneo batean klub batek bi talde
edo gehiago baditu, posturik onena lortzen duen taldeak soilik puntuatuko du.
LAUGARRENA.
Taldeko jokalarien % 75a klubeko
jokalariek osatu behar dute. Bestela, taldeak ez du puntuatzen.
BOSGARRENA.
2010.go martxoaren 20a baino lehen,
idatziz, mezu elektronikoz edo telefonoz, interesatutako taldeek parte hartzea
berretsi behar diote Euskal Xake Federakuntzari. Data horren ondoren alta ematen
bada, parte hartutako aurreko Torneoak ez dira puntuagarriak izanen
taldearentzat.
SEIGARRENA.
Ahalbait lehen talde guztiek
Zirkuituko koordinatzaileari bere Torneoko hurrengo datuak bidali beharko
dizkiote: Izen osoa, data, beren jokalarien zerrenda ahalik eta zabalena eta
egoki deritzoten gainerako informazioa.
ZAZPIGARRENA.
Puntuazioa horrela izanen da:
Lehenengoa: 12 puntu.
Bigarrena: 10 puntu.
Hirugarrena: 8 puntu.
Laugarrena: 7 puntu.
Bosgarrena: 6 puntu.
Seigarrena: 5 puntu.
Zazpigarrena. 4 puntu.
Zortzigarrena: 3 puntu.
Bederatzigarrena: 2 puntu.
Hamargarrena eta ondorengoak: Puntu
bat.
Jokatutako Torneoen datuak ahal den
azkarren bidali behar zaizkio Zirkuituko koordinatzaileari: Torneoaren izena,
data eta azkeneko sailkapena. Horrela, Euskal Xake Federakuntzaren web gunean
ahalik eta agudoen argitaratuko dira, edozein terminaletik eskuragarri izateko.
Argazkiak, bideoa, intereseko oharrak eta abar ere bidali ahal izanen dira.
ZORTZIGARRENA.
Klub bakoitzak Zirkuituko 8 talde
gonbidatu behar ditu, gutxienez. Taldeko 4 jokalarirekin egin beharrean, 3
jokalarirekin ere egin daiteke, orduan ere puntuagarria izanik. Torneo
bakoitzaren ezaugarrien arabera izanen da hori.
BEDERATZIGARRENA.
Inskripzio kuota ordaindu beharraz
informatuko da.
HAMARGARRENA.
Azkeneko sailkapenean talde
bakoitzaren zortzi sailkapenik onenek soilik puntuatuko dute. Sei edo zazpi
sailkapen soilik balora daitezke, gainontzeko Torneoetan parte hartzerik izan
ez badu, edozein arrazoirengatik.
HAMAIKAGARRENA.
Azkeneko sailkapeneko berdinketak
horrela ebatziko dira:
1) Irabazitako
Torneoak (Azkarretako Euskal Zirkuituko puntuetan).
2) Bigarren
postuak (Azkarretako Euskal Zirkuituko puntuetan).
3) Hirugarren
postuak (Azkarretako Euskal Zirkuituko puntuetan). Horrela, hurrengo postuekin
ere.
Berdinketa
hausten ez bada, irabazitako puntuazioak kentzen joanen da, hoberenetik
txarrenera (12, 10, 8 eta abar). Hori nahikoa ez bada, Torneoetako azkeneko
sailkapeneko postuak kontutan hartuko dira (lehenengoak, bigarrenak eta abar).
HAMABIGARRENA.
Denboraldiko azkeneko Torneoan
txapeldunaren, txapeldunordearen eta hirugarren sailkatuaren trofeoak banatuko
dira.
EGUTEGIA.
1) 2010-03-21:
Astilleroko Torneoa (Astilleron, Kantabria).
2) 2010-05-15:
Abadiñoko XVII. Torneoa (Abadiñon, Bizkaia). Data erabat baieztatu gabe.
3) 2010-06-01:
Debako Torneoa (Deban, Gipuzkoa). Agian uztailean jokatuko da.
4) 2010-06-27:
Azkoitiako Hiria XVIII. Torneoa (Azkoitian, Gipuzkoa).
5) 2010-07-17:
Ermuako Torneoa (Ermuan, Bizkaia). Data erabat baieztatu gabe.
6) 2010-07-24:
Zamacona Oroigarria XXIX. Torneoa (Zornotzan, Bizkaia).
7) 2010-08-14:
Burlatako VII Torneoa (Paz de Zigandak antolatutakoa) (Burlatan,
Nafarroa). 15ean jokatzea litekeena da.
8) 2010-09-19:
Bergarako Torneoa (Bergaran, Gipuzkoa).
9) 2010-10-02:
Portugaleteko XV. Torneoa (Portugaleten, Bizkaia).
10) 2010-11-27:
Mikel Gurea XI. Torneoa (Burlatan, Nafarroa). 28an jokatzea litekeena da.
11) 2010-12-26:
Salcedoko Torneoa (Salcedon, Kantabria).
2009.
URTEKO AZKENEKO SAILKAPENA.
1) Fomento Cultural (Orereta, Gipuzkoa) – 92 puntu (11 Torneo jokatuak eta 3 garaipen).
2) Santurtzi
(Bizkaia) – 90 puntu (16 Torneo jokatuak eta 3 garaipen).
3) Castro Urdiales
– 80 puntu (18 Torneo jokatuak eta 2 garaipen).
4) Zarautz
(Gipuzkoa) – 77 puntu (8 Torneo jokatuak eta garaipen bat).
5) Sociedad Ajedrecística Logroñesa (Logroño,
Espainia) – 73 puntu (11 Torneo jokatuak eta garaipen bat).
6) Portugalete
(Bizkaia) – 73 puntu (14 Torneo jokatuak garaipenik gabe).
7) San
Viator (Gasteiz, Araba) – 72 puntu (7 Torneo jokatuak eta garaipen bat).
8) Mikel
Gurea (Burlata, Nafarroa) – 68 puntu (8 Torneo jokatuak eta 2 garaipen).
9) Eibar
(Gipuzkoa) – 61 puntu (17 Torneo jokatuak garaipenik gabe).
10) Abadiño
(Bizkaia) – 60 puntu (7 Torneo jokatuak garaipenik gabe).
11) Zaldi
Baltza (Elorrio, Bizkaia) – 59 puntu (11 Torneo jokatuak eta garaipen bat).
12) Salcedo
(Santander, Espainia) – 53 puntu (11 Torneo jokatuak garaipenik gabe).
13) Zornotza
(Bizkaia) – 50 puntu (16 Torneo jokatuak garaipenik gabe).
14) Zuri
Baltza (Bilbo, Bizkaia) – 49 puntu (7 Torneo jokatuak eta garaipen bat).
15) Tolosa
(Gipuzkoa) – 49 puntu (13 Torneo jokatuak garaipenik gabe)
16) Larrasoloeta
(Durango) – 40 puntu (7 Torneo jokatuak garaipenik gabe).
17) Paz
de
Ziganda (Burlata, Nafarroa) – 31 puntu (4 Torneo jokatuak eta garaipen bat).
18) Zubi
Ondo (Elgoibar, Gipuzkoa) – 31 puntu (5 Torneo jokatuak garaipenik gabe).
19) Astillero
(Astillero, Espainia) – 31 puntu (7 Torneo jokatuak garaipenik gabe).
20) Anaitasuna-Kakute
(Azkoitia, Gipuzkoa) – 27 puntu (4 Torneo jokatuak garaipenik gabe).
21) Getxo
(Bizkaia) – 24 puntu (6 Torneo jokatuak garaipenik gabe).
22) Alfil
(Beasain, Gipuzkoa) – 22 puntu (6 Torneo jokatuak garaipenik gabe).
23) Beraun
Bera (Orereta, Gipuzkoa) – 17 puntu (2 Torneo jokatuak eta garaipen bat).
24) Altzaga
(Leioa, Bizkaia) – 16 puntu (2 Torneo jokatuak garaipenik gabe).
25) Arrasate
(Gipuzkoa) – 14 puntu (2 Torneo jokatuak garaipenik gabe).
26) Ermuarrak
(Ermua, Bizkaia) – 13 puntu (2 Torneo jokatuak eta garaipen bat).
27) Dama
Blanca (Logroño,
Espainia) – 10 puntu (2 Torneo jokatuak garaipenik gabe).
28) San
Roke (Deba, Gipuzkoa) – 8 puntu (2 Torneo jokatuak garaipenik gabe).
29) Ondarroa
(Bizkaia) – 7 puntu (2 Torneo jokatuak garaipenik gabe).
30) Bergara
(Gipuzkoa) – 4 puntu (2 Torneo jokatuak garaipenik gabe).
31) Conteneo
E-4 (Bilbo, Bizkaia) – 2 puntu (Torneo bat jokatua garaipenik gabe).
32) Txaturanga
(Mutriku, Gipuzkoa) – 0 puntu (Torneorik jokatu gabe).
33) Santoña
(Santoña, Espainia) – 0 puntu (Torneorik jokatu gabe).
2010-02-25.
Iturria:
Euskal Xake Federakuntza.