JOKALARI GUZTIENTZAKO EUSKADIKO BANAKAKO XXIV. XAKE TXAPELKETA.

 

 

            2010.go apirilaren 5ean jokatu da lehenengo txanda (7 dira), Zornotzako Kultur Etxean (Zelaieta Zentroa) (Bizkaia). Partiden iraupena: 90 minutu 40 jokaldi egiteko eta 30 minutu (gehi 30 segundo jokaldi bakoitzeko) partida amaitzeko. Partida guztiak arratsaldeko 4etan dira, igandean izan ezik (goizeko 9 t’erdietan, orduan). Beraz, igandean, 2010.go apirilaren 11n amaituko da Txapelketa hau.

 

Txapelketako zuzendaria Miguel Angel Muela da; antolakuntza arduraduna, Ceferino Sierra; epaile nagusia, On Lukas Iruretagoiena (FIDEko Nazioarteko Epailea); epaile laguntzailea, Miguel Angel Almansa Martํn.

 

            Sariak: Lehenengoarentzat, 800 euro; bigarrenarentzat, 600 euro; hirugarrenarentzat, 400 euro; laugarrenarentzat, 250 euro; bosgarrenarentzat, 125 euro; seigarrenarentzat, 100 euro; zazpigarrenarentzat, 75 euro; zortzigarrenarentzat, 66 euro; bederatzigarrenarentzat, 55 euro; hamargarrenarentzat, 50 euro.

 

2008ko txapelduna Alejandro Franco Alonso Bizkaian bizi den madrildarra izan zen, 26 jokalariren artean. 2009ko txapelduna Juan Mario Gomez Esteban santurtziarra izan zen, 26 jokalariren artean.

 

            Hutsune batzuk baditu Txapelketa honek. Mario Gomez, bederatzi aldiz irabazle izandakoa, ez da arituko aurten. Nafarroako xakelariak ere falta dira (Mikel Huergaren salbuespenarekin). Nafarroako Xake Federakundeko Zuzendaritza Batzordea ez da batere fin ibili parte hartzea bideratzeko, azkeneko egunetan bere web orrian interesatuentzako deialdia iragarri arren.

 

         2009-04-05: LEHENENGO TXANDA.

 

            Alejandro Franco Alonso (2.472) (0) – David Diez Fraile (2.168) (0): 1-0.

            Igor Villalta Bustillo (2.157) (0) – Mikel Huerga Leatxe (2.446) (0): 0-1.

            Rafael Alvarez Ibarra (2.390) (0) – Ivan Alonso Alonso (2.156) (0): 1-0.

            Jesus Agirretxe San Sebastian (2.153) (0) – I๑igo Argando๑a Riveiro (2.388) (0): 0-1.

            David Astasio Lopez (2.303) (0) – Aitor Alcaide Luque (2.144) (0): 0-1.

            Alvaro Diaz Herrero (2.144) (0) – I๑igo Martin Alvarez (2.289) (0): 0-1.

            Carlos Varas Gonzalez (2.254) (0) – Jose Luis Guijarro Galan (2.104) (0): 0-1.

            Asier Lakunza Plazaola (2.093) (0) – Rodrigo Sarralde Osua (2.245) (0): 0-1.

            Sergio Trigo Urkijo (2.243) (0) – Haritz Garro Beraza (2.075) (0): 0-1.

            Jesus Hernandez Perez (2.045) (0) – Juan Ignacio Arnaez Gil (2.242) (0): 0’5-0’5.

            Cristobal Limeres Guiance (2.239) (0) – Diego Gutierrez Bustillo (2.020) (0): 1-0.

            Ruben Iglesias Balbas (1.973) (0) – Alvaro Perez De Miguel (2.193) (0): 0’5-0’5.

 

            Ustekabez beteriko izan da lehenengo txanda. Oraindik bada denbora okerrak zuzentzeko, baina normalean ez da erraza izaten. David Astasio bosgarren zerrendaburuak, Carlos Varas Gonzalez zazpigarrenak eta Sergio Trigo Urkijo bederatzigarrenak huts egin dute. Aitor Alcaide, Jose Luis Guijarro eta Haritz Garro izan dira balentrien egileak, hurrenez hurren.

 

         2009-04-06: BIGARREN TXANDA.

 

            Rodrigo Sarralde Osua (2.245) (1) – Alejandro Franco Alonso (2.472) (1): 1-0.

            Mikel Huerga Leatxe (2.446) (1) – Cristobal Limeres Guiance (2.239) (1): 1-0.

            Aitor Alcaide Luque (2.144) (1) – Rafael Alvarez Ibarra (2.390) (1): 0’5-0’5.

            I๑igo Argando๑a Riveiro (2.388) (1) – Jose Luis Guijarro Galan (2.104) (1): 0’5-0’5.

            I๑igo Martin Alvarez (2.289) (1) – Haritz Garro Beraza (2.075) (1): 1-0.

            Juan Ignacio Arnaez Gil (2.242) (0’5) – Ruben Iglesias Balbas (1.973) (0’5): 0’5-0’5.

            Alvaro Perez De Miguel (2.193) (0’5) – Jesus Hernandez Perez (2.045) (0’5): 1-0.

            Ivan Alonso Alonso (2.156) (0) – David Astasio Lopez (2.303) (0): 0-1.

            Jesus Agirretxe San Sebastian (2.153) (0) – Carlos Varas Gonzalez (2.254) (0): 0’5-0’5.

            Alvaro Diaz Herrero (2.154) (0) – Sergio Trigo Urkijo (2.243) (0): 0-1.

            David Diez Fraile (2.168) (0) – Asier Lakunza Plazaola (2.093) (0): 0’5-0’5.

            Diego Gutierrez Bustillo (2.020) (0) – Igor Villalta Bustillo (2.157) (0): 0’5-0’5.

 

            Rodrigo Sarralde nagusitu zaio Alejandro Francori eta, ziur aski, Txapelketa honen historia aldatuko du horrek. Faborito nagusiak, beraz, bidea libre utzi dio Mikel Huergari.

 

            Aitor Alcaide Txapelketa bikaina egiten ari da. Rafael Alvarez hirugarren zerrendaburuarekin berdindu du. Are errazago Txapelketa horrela Mikel Huergarentzat.

 

            Antzera erran daiteke I๑igo Argando๑a aipatzean. Puntu erdia galdu du Jose Luis Guijarroren aurka. Ez da galera gehiegi, baina sintoma ona ez da.

 

            Carlos Varas liderrengandik 1’5 puntura kokatu da, Jesus Agirretxerekin berdindu ondoren. Ez dirudi bere Txapelketa izanen denik.

 

         SAILKAPENA.

 

1)    Mikel Huerga Leatxe (Nafarroa) (2.446) – 2 puntu.

2)    Rodrigo Sarralde Osua (Bizkaia) (2.245) – 2 puntu.

3)    I๑igo Martin Alvarez (Gipuzkoa) (2.289) – 2 puntu.

4)    Rafael Alvarez Alvarez (Bizkaia) (2.390) – 1’5 puntu.

5)    I๑igo Argando๑a Riveiro (Gipuzkoa) (2.388) – 1’5 puntu.

6)    Alvaro Perez De Miguel (Araba) (2.193) – 1’5 puntu.

7)    Aitor Alcaide Luque (Gipuzkoa) (2.144) – 1’5 puntu.

8)    Jose Luis Guijarro Galan (Gipuzkoa) (2.104) – 1’5 puntu.

9)    Alejandro Franco Alonso (Gipuzkoa) (2.472) – Puntu bat.

10) David Astasio Lopez (Araba) (2.303) – Puntu bat.

11) Sergio Trigo Urkijo (Bizkaia) (2.243) – Puntu bat.

12) Juan Ignacio Arnaez Gil (Bizkaia) (2.242) – Puntu bat.

13) Cristobal Limeres Guiance (Bizkaia) (2.239) – Puntu bat.

14) Haritz Garro Beraza (Gipuzkoa) (2.075) – Puntu bat.

15) Ruben Iglesias Balbas (Bizkaia) (1.973) – Puntu bat.

16) Carlos Varas Gonzalez (Bizkaia) (2.254) – 0’5 puntu.

17) David Diez Fraile (Bizkaia) (2.168) – 0’5 puntu.

18) Igor Villalta Bustillo (Araba) (2.157) – 0’5 puntu.

19) Jesus Agirretxe San Sebastian (Gipuzkoa) (2.153) – 0’5 puntu.

20) Asier Lakunza Plazaola (Gipuzkoa) (2.093) – 0’5 puntu.

21) Jesus Hernandez Perez (Bizkaia) (2.045) – 0’5 puntu.

22) Diego Gutierrez Bustillo (Araba) (2.020) – 0’5 puntu.

23) Ivan Alonso Alonso (Bizkaia) (2.156) – 0 puntu.

24) Alvaro Diaz Herrero (Bizkaia) (2.154) – 0 puntu.

 

         2009-04-07: HIRUGARREN TXANDA.

 

            I๑igo Martin Alvarez (2.289) (2) – Mikel Huerga Leatxe (2.446) (2).

            Rafael Alvarez Ibarra (2.390) (1’5) – Rodrigo Sarralde Osua (2.245) (2).

            Aitor Alcaide Luque (2.144) (1’5) – I๑igo Argando๑a Riveiro (2.388) (1’5).

            Jose Luis Guijarro Galan (2.104) (1’5) – Alvaro Perez De Miguel (2.193) (1’5).

            Alejandro Franco Alonso (2.472) (1) – Juan Ignacio Arnaez Gil (2.242) (1).

            David Astasio Lopez (2.303) (1) – Cristobal Limeres Guiance (2.239) (1).

            Sergio Trigo Urkijo (2.243) (1) – Ruben Iglesias Balbas (1.973) (1).

            Haritz Garro Beraza (2.075) (1) – Carlos Varas Gonzalez (2.254) (0’5).

            Jesus Hernandez Perez (2.045) (0’5) – David Diez Fraile (2.168) (0’5).

            Igor Villalta Bustillo (2.157) (0’5) – Jesus Agirretxe San Sebastian (2.153) (0’5).

            Asier Lakunza Plazaola (2.093) (0’5) – Diego Gutierrez Bustillo (2.020) (0’5).

            Ivan Alonso Alonso (2.156) (0) – Alvaro Diaz Herrero (2.154) (0).

 

            I๑igo Martin-Mikel Huerga lehiak Txapelketaren norabidea argituko du. Faboritoen hutsen ondoren, Mikel Huergak urrats garrantzitsua eman dezake Euskadiko bere lehenengo titulua lortzeko. Zailagoa badu ere, ideia bera izanen du buruan I๑igo Martinek.

 

            Rafael Alvarezek buru-buruan jartzeko aukera du. Horretarako, moralez gainezka egonen den Rodrigo Sarralde gainditu beharko du (2 puntu, 2 partidatan).

 

            David Astasio-Cristobal Limeres neurketa ere erabakigarria izanen da. Bietako batek titulua lehiatzeari uko eginen dio, edo biek, berdinduz gero.

 

            Alejandro Francok behetik gorako bidea hasi beharko du. Juan Ignacio Arnaez Gil saiatuko da zail jartzen. Eloko 230 puntuko aldea dago, baina suspertzeko aurkari samurra ez da.

 

2010-04-06.

 

                Iturria: Zornotzako Xake Elkartearen web gunea.