
Asteartea, 2010eko apirilak 6.
Aramis Alvarezek
irabazi du Donostia Hiria xake torneoa.
Iņigo Argandoņa izan da euskal jokalari onena: 11.
postuan. Mikel Huerga, berriz, 28.a izan da.
Josu Tornay. Donostia.

Kevin Spragett
eta Silje Bjerke, euren arteko partidan. JAVIER ETXEZARRETA/EFE.
Aramis Alvarez
kubatarrak ustekabekoa eman du, eta bera izan da txapeldun Donostia Hiria
torneoan. Azken txandan arriskatu egin zuen, eta Alexis Cabrerari irabazita
hautagai nagusien artean zegoen oreka hautsi zuen. Xakelari kubatarrak torneoa
irabazten duen lehen aldia da. Euskal Herriko partaidetzari dagokionez, Iņigo
Argandoņak lan bikaina egin zuen, donostiarra 11. izan zen etxeko torneoan.
Dagoeneko klasiko
den torneoan -martxoaren 28tik herenegunera arte XXXIII. aldia jokatu da- izen
handiko xakelariak elkartu ziren beste behin: Kevin Spraggett kanadarra, Eugeni
Gleizerov eta Oleg Korneev errusiarrak, Daniel Alsina kataluniarra, Pablo San
Segundo espainiarra, Karen Movsziszian armeniarra... Nahiko torneo zabala eta
berdindua izatea espero zen. 150 parte-hartzaileren artean, 10 maisu handi, 16
nazioarteko maisu eta 9 FIDE maisu zeuden.
Sistema suitzarra
erabilita, lehen txandetan ez zen sorpresa handirik izan. Baina 3. txandatik
aurrera mota guztietako emaitzak ikusi ziren. Esaterako, txanda horretako
ezustekorik handiena Joachim Tomasena izan zen. Norvegiarrak Roberto Cifuentes
maisu handi txiletarra gainditu zuen. Mikel Huerga nafarrak ere pronostikoen kontra
galdu zuen. Baina 4. txandara arte Aramis Alvarez kubatarrak ez zuen argi utzi
faboritoei gauzak zail jarriko zizkiela. Txapeldunak Movsziszian gainditu zuen
eta 4 punturekin bakarrik geratu zen lidergoan. 5.txandan berdindu egin zuen,
eta lehen postua 6.txandan sendotu zen Ulibin errusiarra gaindituta. 7.txandan
berdindu egin zuen bakarrik Llaneza espainiarraren kontra, eta Movsziszian
armeniarrak eta Tratar esloveniarrak ondo baliatu zuten kubatarra sailkapenean
harrapatzeko. Beraz, bi txanda falta zirenean hiru jokalari zeuden 6
punturekin. Atzetik, 5,5 punturekin Llaneza, Gleizerov, Korneev, Alsina,
Argandoņa eta Thomassen kokatu ziren, goikoen estropezuaren zain.
Azken txanda estua.
8. txandan Tratar
eta Alvarezek segurtasuna aukeratu zuten eta euren arteko partidan berdindu
egin zuten. Movsziszianek, berriz, Alsinaren kontra galdu zuen. Azken txandaren
aurretik sailkapena ezin estuago zegoen: bost jokalari zeuden 6,5 punturekin.
Borroka estua espero zen lehen tauletan, baina arriskatu zuen bakarra Alvarez
kubatarra izan zen. Alexis Cabrera bere herrikidea nagusitasunez gainditu zuen.
6,5 puntu zeuzkatenen arteko beste bi partidetan berdinketak egon ziren.
Emaitza horiekin Aramis Alvarez ezustekoa izan zen, eta Donostia Hiria torneoko
txapelduna bihurtu zen.
Euskal herritar onena Iņigo Argandoņa izan zen.
Donostiarra 11.postuan sailkatu zen emaitza politak lortuta. Gainera, horrela
bere nazioarteko sailkapena dezente igoko du gazte donostiarrak. Mikel Huergak,
berriz, nahiko torneo makala egin du, eta 28.a izan da. Emaitza horrekin
nafarrak 12 puntu galduko ditu nazioarteko sailkapenean.
Š berria.info