Federación Vasca de Ajedrez - Euskal Xake Federakuntza

Basque Chess Federation

Tel. +34 943 763239 - Fax. +34 943 762650

           

 

EUSKAL XAKE LIGA 2007

 

LEHIAKETAREN OINARRIAK

 

 

 

Lehiaketa.- 2007ko Euskadiko Taldekako Xake Txapelketa EXFak antolatu du.

 

Joku-sistema: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa ordezkatzen duten 10 talde arituko dira, eta itzuli bateko liga jokatuko dute.

 

Hasiera ordua eta data.- 2007-01-13an arratsaldeko 4retan hasiko da ofizialki. Partiden hasiera orduan jokalekuan ez dagoen jokalariaren erlojua martxan jarriko da, baldin eta bere kontrarioa bertan badago. Bi jokalariak ez badaude jokalekuan, bi jokalarien erlojuen artean banatuko berandutze denbora hori. Oharra.- 2007-03-17 data erabiliko da txandaren bat bertan behera geldituko balitz.

 

Denbora.- Partidek 90 minutuko iraupena izango dute, jokaldi bakoitzeko 30 segundoko gehigarriarekin. Jokaldi guztiak idaztea beharrezkoa da.

 

Arauak.- 2005-07-01tik indarrean dagoen Nazioarteko Xake Federakuntzaren araudia, EXFren araudiak eta interpretazioak baliatuko dira.

 

Epaileak.- Epaileak izendatuko dira (urbiltasunaren arabera), batez ere lurralde arteko partidetarako, eta gainera EXFak ahal dituenetarako. Koordinaketa teknikoa EXFri dagokio. Partiden hasiera orduan izendatutako epailea bertan ez balego, etxeko taldearen ordezkariak jarriko ditu erlojuak martxan. Jokalekuan epailea izaterik posible izango ez den partidetarako guardiako epailea izendatuko da, guardiako epaileak telefono mugikorraren bidez galdetutakoa berehala erantzungo du eta EXFri gertatutakoaren berri emango dio.

 

Jokalekua eta materiala.- Jokalekuaren egokitzapena (argitasuna, aireztapena, berogailua, edukiera, gela, eta abar), materiala (xake jokuak, mahaiak, jarlekuak, planillak, erlojuak, etab.) eta analisi gela eliteko lehiaketa mailari egoki dagozkionak izango dira. Epaile eta ordezkariek joku-baldintza egokiak bete daitezen arduratuko dira. Jokalekuko telefono zenbakia edota gertukoren bat ematea gomendatzen da, harremanak errazteko.

 

Partidak aurreratu edo atzeratzeko aukera.- Txanda bateko partidak aurreratu daitezke, eta aurrekoak jokatu ondoren partidak atzeratzea ere posible da, beti ere hurrengo txanda ofiziala baino lehen jokatzen badira. Aldaketa hori burutzeko, edozein kasutan ere bi taldeen adostasuna beharrezkoa da, data eta ordu berria finkatuta utziz. Akordio horren berri EXFri ordu ofiziala baino gutxienez 24 orduko aurrerapenaz eman behar diote bi taldeetako ordezkariek. Bi aukera hoiek ez dituzte azken bi txandak barnean sartzen, azken bi txandak dagokien data eta ordu ofizialean jokatuko baitira, salbuespen ezohikoagatik aurreko partidaren bat Komitearen erabakiaren zai ez badago. Erreserbarako aurreikusitako data gehienek erabil beharko luketen egoera berezietarako da.

 

Ordezkapenak eta jokalari berriak inskribatzea.- Talde bakoitzak gutxienez 6 jokalari izan beharko ditu, eta gainontzekoak zerrenda irekian geldituko dira. Ordezkapena egiten denean, jokalariak zerrendaren araberako ordenean mugituko dira. Talderen baten ordezkariak bere jokalarietako bat aurkeztuko ez dela baieztatzen duenean, talde horretako jokalariak zerrendaren araberako ordenean aurrerantz mugituko dira, lehendabiziko mahaietan jokatzeko. Behar ez bezalako alineazioa gertatzen den mahaiak zeroarekin zigortuko dira. Taldeetako jokalarien zerrenda elo (FIDE, FEDA, FVA-EXF) ezberdintasun handienaren arabera egingo da, eta gehienez 50 elo punturen aldea onartuko da, elo txikiagon jokalari bat elo gehiago duen beste jokalari baten aurretik zerrendatzeko. Zerrendan ez dagoen jokalari berria inskribatzeko jokatzeko aurreikusitako data baino 7 egun lehenago EXFri jakinarazi beharko zaio, eta beti ere seigarren txanda (2007-02-17) hasi baino lehen. Jokalari absoluto batek bere klubarekin goiko ligan (Euskal liga) jokatu ondoren ezingo du beheragoko mailako bere klubeko beste talde batekin jokatu. Jokalari jubenilek (18 urtez azpikoak) beheragoko talde batetik euskal ligara lau aldiz igo daitezke gehienez, laugarren partidaren ondoren goikon mailan gelditzen direlarik.

 

Kirol Elkarteak eta lizentziak gauzatzea.- Kirol Elkarte (klub) eta xake kirol-sailak Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta egon beharko dira, edota bideratze ofizialak egiten ari direla frogatzea. Zerrendatutako jokalari guztiek federazio lizentzia eskatuta izango dute. Bi betekizunak lehen txanda (2007-01-13) baino lehen bete beharko dira. Kirol Elkarteen, jokalarien eta teknikarien lizentziak araudian horretarako aurreikusitako epearen barruan ordainduko dira.

 

Harremanak eta aktak bidaltzea.- Epaileak eta epailerik egon ezean taldearen ordezkariak txanda bakoitzaren emaitzaren berri eman beharko du 24 orduko epean; hortaz gain, akta eta partiden planillak dagozkien oharrekin batera EXFn aurkeztu beharko ditu, zazpi eguneko epean.

Harremanetarako fvajedrez@facilnet.es helbide elektronikoa edo ondorengo telefono zenbakiak erabili beharko dira:

 (943-762650 – 943-767325) EXFren Idazkaritzako telefonoa eta faxa;  Albaina jauna (945-132247); Valdezate jauna (94-4415231); Hernandez jauna (943-474604); N.X.F.-F.N.A. (948-427889); Muela jauna (943-763239-663043500). Iruretagoiena jauna (943-191374).

 

Aktak betetzea eta erreklamazioak aurkeztea.- Aktan eskatzen diren datuak idatziko dira eta akta talde bakoitzeko ordezkari edo kapitainak eta epaileak izenpetuko dute. Norbaitek izenpetzeari uko egingo balio, gertaera hori adieraziko da. Atzekaldean edo batera erantsitako orrian oharrak, gertakariak edota aurkeztutako erreklamazioak zehaztuko dira. Kasu hauetan, gutun ziurtatuan edo fax bidez EXFn aurkeztu beharko dira 48 orduko epean, neurketa jokatu den unetik hasita, epailearen txostenarekin batera.

 

Lehiaketa Batzordea eta Apelazio Batzordea, Kirol-disziplina Batzordea.- EXFk Lehiaketa Batzordea izendatuta dauka, eta txapelketan gertatuko liratekeen arazo guztiak Lehiaketa Batzordeari aurkeztuko zaizkio gorago aurreikusitako epean. Erabakia gehienez 10 eguneko epean jakinaraziko da. Hartutako erabakiaren kontra EXFren Apelazio Batzordeari helegitea aurkezteko aukera dago 48 orduko epean. Helegitea gutun ziurtatuan edo fax bidez aurkeztuko da. Apelazio Batzordearen ebazpena betearaztekoa izango da eta gehienez 10 eguneko epean jakinaraziko da.

EXFren Kirol-disziplina Batzordeak esku hartu behar duela irizten diren kasuak bertara bideratuko dira.

 

Diru laguntza eta sariak.- Liga bukatu ondoren, eta aldez aurretik dagozkien ordainagiriak aurkeztutakoan kilometro bakoitzeko 0,25 € balioaren diru laguntza jasoko dute EXFrengandik. Epaileek dagokien bidai gastu eta dietak jasoko dituzte.

Talde Txapelduna eta txapeldun-ordea, Euskadiko Xake Azkarreko Txapelketaren finalera gonbidatuak izango dira. Halaber, euren sailkapenari dagokion onarpena jasoko dute.

Euskal Autonomi Erkidegoko lehen sailkatuak, txapeldun moduan dagokion Taldekako Espainiako Txapelketa jokatu dezake. Nahitaezkoa da bere partehartzea dagokion epe barruan baieztatzea. Jokalari nabarmenenak kontutan hartuko dira izan daitezkeen sustapenetarako.

Oharra.- Gros Xake Taldeak ez du plazarik hartuko, Espainiako Txapelketarako sailkatuta baitago.

 

Neurketen puntuazioa.- Taldearen puntuazioa ateratzeko taldekide guztienak batuko dira. Jokalari batek irabazten duen partidak puntu bat balioko du, berdinduz gero puntu ½ eta galduz gero 0 puntu (puntuazio handiena 4-0).

 

Berdinketa hausteko sistemak.- Sailkapena egiterakoan, taldeen arteko puntu berdinketa egonez gero, honako sistema hauek erabiliko dira berdinketa hausteko, hemen agertzen diren hurrenkera berean:

a) Neurketen emaitza: garaipenagaitik 3 puntu, berdinketagaitik puntu 1 eta galtzeagaitik 0 puntu

b) Elkarren arteko emaitza

c) Holandar sistema

d) Sonennborg Berger (taldeentzako metodoa).

 

Emaitzak “elo”-rako balioztatzea.- Lehiaketan parte hartzen duten jokalarien emaitza guztiak euskal elorako kontuan hartuko dira, eta horrela badagokie FEDA/FIDE elorako baita ere.

 

Partidak idaztea eta Boletina.- Partida guztiak zuzen idatzi beharko dira sistema algebraikoa erabiliz. Aktekin batera, planillen original argi bat bidaliko da. EXFak Txapelketaren berri eman nahi duela eta partidak argitaratzeko asmoa duela gogorazten da, partidak jokalarien azalpenekin batera bidaltzea gomendatzen da.

 

Sailkapen kuadroa eta informazioa.- Astero-astero, txanda bakoitzaren ondoren EXFk sailkapen kuadroaren berri emango du. Komunikabideen bitartez ere lehiaketaren berri ematen saiatuko da. Ordea, zeregin horretan laguntzea komeni da, kirol elkarte eta lurralde federakuntzek euren eremuan informazioa eman dezaten.

 

Ez aurkezteagatik zigortzea.- Taldea ez aurkezteak neurketa 4-0 galtzera darama eta jokalari bakoitzeko 10 euroko zigorra, talde osoa edo gehiena (jokalari bakarrarekin aurkeztea) birritan ez aurkezteak urtebeteko zigorra edo deskalifikatzea dakar. Jokalari bat edo bi aurkezten ez badira, aurkeztu ez den jokalari bakoitzeko 0,5 puntuko zigorra izango dute; eta bigarren alditik aurrera jokalari bakoitzeko 15 euroko zigor gehigarria izango dute, azken txandan izan ezik; azken txandan zigorra bikoitza izango da.

Neurketa hasteko hasiera ordua baino ordubete beranduago aurkezten den jokalari edo taldeak, partida galduko du (beharbezala hausnartu beharreko egoera berezia frogatu ezean). Lehen ordu horretan bi taldeak edo bi jokalariak berandutzen badira, atzerapen hori bien artean banatuko litzateke.

 

Telefono mugikorra eta baliabide elektronikoak.- Partidan zehar telefono mugikorra, programa informatikoa edo baliabide elektronikoak erabiltzea galarazita dagoela gogorarazten da. Araua betetzen ez bada, epaileak erabaki egokia artuko du.

 

Etxeko taldearen koloreak eta ardurak.- Neurketa 4 jokalariekin (4 mahaietan) jokatuko da, etxeko taldeko 1 eta 3 zenbakiek zuriekin jokatuko dute. Bi taldeetako kideen artean eta epailearekin edota federakuntzako agintariekin begirunez jokatzea gomendatzen dugu.

 

Taldeen zozketa:

Ohorezko maila                                                                   Lehen maila

1 C.A. Oberena de Pamplona                                   1  A.D. Ruta de Europa de Subijana de Alava

        2 Gros X. T “A” de Donostia                                   2 A. D. San Viator de Vitoria

        3 C. A. Orvina de Pamplona                                     3 C.A. Orvina “B” de Pamplona

        4 C.D. Easo de Donostia                                          4  Gros X.T. “B” de Donostia

        5 C.A. Abadiño de Abadiño                                    5 C.A. Egidazu de Vitoria

        6 C.D. Batalla de Irun                                                6 C.A. Zuri Baltza de Bilbao

        7 P. Rey Ardid “A” de Bilbao                                  7 P. Rey Ardid “B” de Bilbao

        8 F.Cultural-Beraun Bera “A” de Renteria             8 F. Cultural-Beraun Bera “B” de Renteria

        9 C.A. Sestao Naturgas Energia                              9 C. A. Barakaldo de Barakaldo

      10  C.A. Arlutz de Aretxabaleta                               10 C.A. Arrasate-San Andres de Arrasate

 

Igoerak eta jeitsierak: Ohorezko mailari eutsiko diote liga bukaerako lehen zazpi sailkatuak, eta azken hiru sailkatuak Lehen mailara jeitsiko dira. Ohorezko mailari eutsi dioten taldeen filialak ez diren Lehen mailako lehen hiru sailkatuak mailaz igoko dira, beti ere 6. eta 10. postuen artean sailkatzen ez badira, orduan Ohorezko mailako taldeen maila eustearen mesedetan izango baitzen.

Lehen mailako azken lau sailkatuak maila galduko dute. Lurralde bakoitzeko (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, eta Nafarroa) sailkatuak (4 guztira) osatuko dute maila honetan hurrengo denboraldian jokatu duten 10 taldeko multzoa.

Taldeen zirkunstantziazko ordezkapenak azken sailkapenaren arabera egingo dira.

 

Oharra.- Berariazko tratamendua izango du Espainiako Txapelketetarako sailkatuta dagoen kirol elkarte baten talde filialak.

Neurketak.-

1.Tx.- 1-10             2-9          3-8          4-7          5-6          13-01-2007

2.Tx.- 10-6             7-5          8-4          9-3          1-2          20-01-2007

3.Tx.- 2-10             3-1          4-9          5-8          6-7          27-01-2007

4.Tx.- 10-7             8-6          9-5          1-4          2-3          03-02-2007

5.Tx.- 3-10             4-2          5-1          6-9          7-8          10-02-2007

6.Tx.- 10-8             9-7          1-6          2-5          3-4          17-02-2007

7.Tx.- 4-10             5-3          6-2          7-1          8-9          24-02-2007

8.Tx.- 10-9             1-8          2-7          3-6          4-5          03-03-2007

9.Tx- 5-10              6-4          7-3          8-2          9-1          10-03-2007

 

Lehen Txandarako adibidea:

Ohorezko maila:                                                                                  Lehen maila:

Oberena – Arlutz                                                                               Ruta de Europa - Arrasate

Gros X.T. “A” – Sestao Naturgas Energia                                    San Viator - Barakaldo

Orvina – F. Cultural “A”                                                                   Orvina B – F. Cultural/B. Bera “B”

Easo – P. A. Rey Ardid “A”                                                            Gros “B” – Rey Ardid “B”

Abadiño – Batalla                                                                              Egidazu – Zuri Baltza